Katakrak argitaletxeak LP bikotxa eta liburuxkea kaleratuko ditu

Bizkaie! 2023-11-20 13:20   Musikea

Iruñeko argitaletxeak 10 urte bete ditu.

Ibil Bedi, Broken Brothers Brass Band, Joseba Tapia, Los Chikos del Maiz, Chill Mafia, Mursego, Trigger, J Martina, Raimundo el Canastero, Fermin Muguruzak eta beste batzuk hartu dabe parte Katakrak-ek kaleratuko dauen lan barrian.

Iruñeko argitaletxeak 10 urte bete ditu eta orain arteko ibilbidea omentzeko eta ospatzeko LP bikotxa eta liburuxkea atarako dabe. Hau Dena izenburua aukeratu dabe eta argitaletxeak kaleratutako 12 liburutan oinarritutako 15 abesti original sortu ditue disko horretarako. Danetara, 87 artistak hartu dabe parte.

Ia danak Katakrakeko areto nagusian grabau ditue aurtongo udabarrian eta udan. Abestiez gan, disko bikotxean hamabost audio batu ditue. Adierazo dabenez, diskoko abestiak plataformetan egongo dira, baina, diskoan baino ez da jasoko proposamena osorik.

Horrezaz gan, 24 orrialdeko liburuxkea be badator LP bikotxagaz batera, izan be, hiru argazkilarik grabazinoetan egindako 523 argazkien hautaketa bat da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu