'Gabon hauetan, Bilbo eskatu dut' kanpainea, martxan

Bizkaie! 2023-11-20 11:08   Pil-pilean

Uriko merkataritza, ostalaritza eta kulturea indartzeko asmoz.

Bigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak irudi-kanpaina zehatza jarri dau martxan, gabonetan merkataritzea, ostalaritzea, aisialdia eta kulturearen sektoreak indartzeko.

Gabon hauetan, Bilbo eskatu dut lelopean, ekimenak igaz izan eban harrera onaren ondoren, aurton be, kanpainea jarri dabe martxan, uriko gertuko denda eta establezimenduetan erosi eta konsumidu daigun bultzatzeko, #BilbaoGabonak proiektuaren barruan, edade guztietarako jardueregaz.

Ekintza horren ardatz nagusia geure irudia tokiko ingurunean sustatzea da, baita eremu geografiko zabalago batera heltzea be, garraioan ordu eta erdira arteko distantziara bizi diran personak erakarteko, Gabonak baino lehen eta/edo Gabonetan zehar Bilbora konsumidutea eta ikustera etorri daitezan.

Halanda ze, abenduaren amaierara arte, Kantabrian, Burgosen, Logroñon/Errioxan, Nafarroan, Araban, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian ikusi ahal izango da kanpainea, baita Bilbon eta Bizkaian be. Horretarako, irudiak, kalean jarteko kartelak, markesinak eta autobusak, irratiko iragarkiak eta telebistako iragarkiak, hedabide digitalak / sareak eta bestelakoak erabiliko dira.

Gabon hauetan, Bilbo eskatu dut kanpaineak, ganera, Bilbao Dendak merkataritza-alkartearen kolaborazinoa jasoko dau. Alkarte horrek sektore osoa batzen dau eta haren establezimenduak oinarrizkoak dira urian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu