Hazi Saria da 17. Huhezinemako barrikuntza nagusia
2023-11-17 10:19 ZinemeaAurtengo iruditeria gaur kaleratuko da.
Gaur, zemendiaren 17an, aurkeztu dogu Huhezinema jaialdiaren aurtengo edizinoaren kartel barria. Kolore berdexka izango dau nagusi eta Aretxabaletako eleizeak eta telefono kabinak berebiziko garrantzia hartu dabe. Iruditeriaren ardurea dauen komunikazino lantaldeak azaldu dauenez, ez da erraza izan iruditeriagaz asmetea, izan be, ikaskide bik eginiko kartel proposamenen artean dudak egon dira aukeratzerako garaian. Azkenik, hainbat buelta emon ostean, Ariadna Tola ikaskideak egindako kartel proposamenaren barruan sortu da iruditeria.
Ariadna Tola, 17. Huhezinemako kartel egilearen eretxiz, Aretxabaletako lagun batek gomendatu eustan telefono kabinearen irudia kartelean txertatzeko, izan be, herriko gazteakaz polemika handia izan dauen kabinea da. Kontuan izanda Huhezinema gazteei zuzendutako ekitaldia dala eta Aretxabaletan egiten dan zinema jaialdia izanik, lotura hori egiteko modurik egokiena begitandu jatan.
Hazi Saria
Sarien atalean nabarmenena Hazi Saria da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Hazi enpresa publikoak eta Huhezinemak bat egin dabe Hazi sari barria sustatzeko. Lankidetza barri honen helburua da urtez-urtez Hazigaz zerikusia daben egitekoak sustatzea eta ezagutarazotea (ekintzailetasuna, landa garapena, basogintzea...).
Gauzak holan dirala, Hazi saria jasoko dau egiteko horreek egokien lantzen dituan film laburrak.
Saria Huhezinemako epaimahai ofizialak eta Hazi-k izentautako ordezkari batek emongo dabe, Huhezinema jaialdian finalista izango diran film labur eta bideoklipen artean onena aukeratu ondoren. Sariaren irabazleak 600 euro jasoko ditu Eusko Label produktuen saski bategaz batera, urtarrilaren 26an egingo dan Huhezinema jaialdiaren sari banaketa ekitaldian. Haziko ordezkari batek emongo dau saria Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.
Sail guztien artean Haz Sari bakarra emongo da
Helburua da zinemearen bidez ezagutarazotea landa eta itsasertz ingurune bizi batek dauen garrantzia, daukagun gizarte-ereduaren oinarri dan aldetik eta, era berean, lehen
sektoreko eta landa eta itsasertz inguruneko personek eredu horren barruan daben zeregina baloretea.
Izena emoteko epea amaitzear
Urriaren 16an zabaldu zan 17. Huhezinemann parte hartzeko epea. Oraingoz, polito doa izena emotea baina ohar honen bitartez, film laburrak eta bideoklipak bialtzeko epea zemendiaren 27an zarratuko dala gogorarazo nahi dogu.
Oinarriak, parte hartzeko baldintzak, filmak aurkezteko epeak zein bialketa moduak Huhezinemako webgunean edo gure sare sozialetan be jaso daitekez. Film laburrak zein bideoklipak aurkezteko izen-emotea imprimaki honen bidez egin beharko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!