Hemen da III. Bideotikan, Arte Digitalaren Nazinoarteko Jaialdia

Bizkaie! 2023-11-15 13:02   Kulturea

Zemendiaren 26ra arte.



Jaialdiak uribilduko kale eta eraikinak aire zabaleko galeria birtual handi bihurtuko ditu; lanak biztanleriak bere egunerokotasunean topo egiten dituan ohiko pantailetan erakusten baitira. “Normalean publizidadeak okupetan dituan uriko ikus-entzunezko euskarri horreek, hiru astetan, artea erakusteko lekutzat hartzea da helburua”, adierazo dau Paula Bañuelosek, jaialdiko produktoreak. Modu horretan, turistek arte digitalaren mundu mailako panoraman zeresana dabenek asmautako proiektu bisual iradokitzaile eta sorkuntza abangoardista ikaragarriakaz topo egin leikie: “Bideotikan-ek mundu osoko sortzaileei euren lanak erakusteko esparru barri bat erakusten deutsen aldi berean, Bilboko publikoa gonbidatzen dau euren eskuko yelefonoen pantaila txikietatik, baita digitalak be, begiradea jasotera, baina formatu zabalago eta partekatutako uritar eremu batean”, Bañuelosen arabera.

Pasa dan astetik, Bilbobus linea guztietako barruko pantailak, Erriberako Merkatuko markesinea, Plaza Biribileko Turismo bulego barrualdea edo Kale Nagusiko erakusleiho eta iragarkiak jarten diran uri-altzari gitxi batzuek, euren ohiko edukiak 30 segundo irauten daben lan digital klipakaz txandakatzen ditue, museo natural eta dobanekoa sortuz. Edozein momentutan urian zehar sakabanatuta ikusteaz gan, zemendiaren 18an, edizino honetarako aukeratutako pieza guztiez gozetako aukera bakarra egongo da. Emakumeen Plazan (FEVEko La Concordia Geltokiko sarbidearen aurrean dagoan Bailen kalea), pantaila handi bat ezarriko da eta, bertan, 10:00etatik 22:00ak arte artista guztien lanak eten barik proiektatuko dira. Danetara, 12 herrialdetako 16 sortzaile dira, gaur egungo arte digitalaren zenbait tresna eta estiloren lagin adierazgarriak.

Pantailen uritar zirkuituaz gan, Bideotikan 2023k zenbait ekimen paralelo ditu (danak doban), besteak beste, La Perrera-Konekta herritarren laborategiak egunotan hartzen dauen aitaturiko Iglesiasen erakusgai alkarreragile galkorra. Londres, Los Angeles, Beijing edo Bartzelonan erakusketak aurkeztu dituan durangar honek, margo eta instalakuntzearen arteko estilo personala dauka. Kasu honetan, bideo proiekzinoa, 16 linea laser, soinu eta lokalaren beiraz hornidutako ate handia nahastau ditu.

Jaialdiak nazinoarteko artistek emondako tailer bi be atondu ditu (La Perrera-n): '3D Personaien diseinua' (Zigor Samaniego eta Goiuri Barriaga, zemendiaren 17an) eta '3D Makillajea' (Ines Alpha-gaz, zemendiaren 23an); dobaneko lekuak eventbrite.com-en erreserbau daitekez.

Era berean, Bideotikan 2023 amaitu aurretik, urriaren 25ean, Bilboko Berreginen Museoan “Consciousness”-en ikuskizun bi programau dira (19:00etan eta 20:00etan). Zuzenean emoten dan ikus-entzunezko performance hau, Ilithya artista mexikar eta Aaron Graham newyoktar musikariak asmautakoa, benetako zentzumen-bidaiaren itxurea dauka, musika sortzaile lasaigarria, bisuala erabilten baititu, publikoan lasaitasun sensazinoa sortzeko asmoagaz.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu