Harrerea egin deutse Ikerbasqueko Ikertzaileei
2023-11-15 08:56 KultureaJakintza arlo guztietako 40 ikertzaile hasi dira Ikerbasquen 2023an.
Iñigo Urkullu Lehendakaria buru, Euskadiko unibersidadeetan eta ikerketa-zentroetan lanean dabizen edo jardungo daben jakintza-arlo guztietako zientzialariei autormenak em oteko ekitaldia egin dau. Horrezaz gan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak eta Hezkuntza Saileko eta Euskadiko Zientzia Sistemako arduradunak be parte hartu dabe.
Urtero lez, Ikerbasqueren helburua da ikerketako talentua erakarri eta berto geratu daitezan jarrereari eustea: Alde batetik, atzerrian lanean dagozen zientzialariak erakarri; eta bestetik, Euskadin ikertzen dagozen ikerlariei ibilbidea finkatzeko aukerak eskaintzea. Autormena jaso daben 26 ikertzaileen artean, 10 euskal herritarrak dira, Euskadira bueltautakoak edo euren ikerketa-posizinoa bertan sendotzea lortu dabenak.
Nazinoarteko esperientzia luzea eta lidergo-gaitasuna daben ikertzaile konsolidatuei zuzendutako Research Professors deialdiaren bitartez, 2023ean 6 fitxaketa barri egin dira. Ikertzaile horreen artean Marcin Blacerzyk dago, Fisika Zientzietan doktorea Poloniako Soltan Institutuan. AEBetako eta Europako zentroetan ikerketa-egonaldiak egin ondoren, Bioaraban hasi da lanean eta bertan protonterapia-teknikak erabiliz, minbiziaren tratamenduak hobetzeko ikertuko dau.
Horrezaz gan, Research Fellows programea, jakintza-arlotako aditu gazteak Euskadira ekarri eta berten atxikitzeko eta zientzialari eta ikertzaileen harrobi bat sortzeko diseinauta dagoan ekimena da. Programeari esker, 2023an 14 pertsona sartu dira Ikerbasquera. Horixe da Amaia Carrionen kasua, Donostian jaioa, Max Planck Institute for Psycholinguistics (Nijmegen, NL) institutuan egin eban bere doktoretza dislexiaren oinarri genetikoei buruz eta gaur egun BCBL Basque Center for Brain, Language and Cognition zentroan geneen/garunaren eta irakurketearen arteko hartu-emonak ikertzen dabil.
Gaur egun, Ikerbasquek 375 ikertzaile ditu kontratauta Research Professor (190), Research Associate (95) eta Research Fellow (90) deialdien bidez, eta guzti-guztiek Euskal Zientzia, Teknologia eta Barrikuntza Sisteman txertatuta dagoz lanean. Ikerbasque, autonomia erkidegoko administrazinoek, unibersidadeek eta enpresek, ikerketa zientifikoaren aldeko jarrerea indartzea helburu dauen Eusko Jaurlaritzaeren ekimen baten emoitzea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!