Edouard Lazarguren bilbotarraren 'Vuelta' pintura erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2023-11-15 08:10   Kulturea

Abando Udaltegian izango da abenduaren 11ra arte.





Gerra Zibila eta Bilbon itxi zituan aztarnak izan dira azken hilebeteetako Bilbao Izan programearen ardatz nagusia. Gaia, Udal Aurrekontu Parte-Hartzaileen prozesuan onartutako herritarren proposamena izan zan. Testuingurune honetan, beste hainbat jarduera kulturalen ondoren, besteak beste, bisita gidatuak, udaleko sare sozialetan astero zabaltzen diran Txio ta Txio bideo laburrak edo familientzako aisialdi proposamenak, aitatu programeak Edouard Lazarguren margolari bilbotarraren pintura erakusketea dakar.

Erakusketea zabalik dago Abando Udaltegian eta bertan egongo da abenduaren 11ra arte. Hitzordu honetan Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Zinegotzia dan Gonzalo Olabarria izan da artistearen alabea dan Sabine Lazargurenegaz.

Vuelta da erakusketearen izena. Edouard Lazarguren margolaria, Bilbon jaio zan 1928an eta bederatzi urte zituala, Gerra Zibilean aita hil eben eta, beraz Frantziara iges egin behar izan eban amagaz eta bertan bizi izan za bizitza osoan zehar. Vuelta Estaduan artisteak egingo dauen lehen erakusketea da eta Bilbon,  jaiotzerrian izango da. Artistearen koadroetan gehien agertzen diran gaien artean, emakumeak, umeak eta katuak dagoz, kolorea, argia eta figurazinoa lagun ditualarik.

Edouard Lazarguren errefuxiatua izateak, bere etxea suntsitzeak eta familiarengandik banantzeak betiko markau eben. Gap ondoko herri batean hartu eben eta txikitatik izan eban marrazkiagazko pasinoa. 50 urte baino gehiagoz pintau eban eta Frantzian hil zan 2015ea. Gaur gogoratu eta ohoratzen dogu haren ondarea, hori Bilboko bizilagunakana hurreratuz, Abandoko Udaltegian doban gozau ahal izango daben erakusketeagaz. Zirkunstantzia bildurgarriek behartuta joan zalako hemendik eta erakusketa honegaz, Udalak gure historia ezagutzea zein beharrezkoa dan nabarmendu nahi dogu, Gerra Zibilean, bere eragina eta ondorioak gogon hartuz eta eta horreetako bat da gure kaleetan jaio zan artista handi baten etxean gozetako aukerarik ez izatea, azaldu dau Gonzalo Olabarria zinegotziak.

Beste alde batetik, Bilbao Izan programeak, Gogora Eusko Jaurlaritzako Memoriaren, Bizikidetzearen eta Giza Eskubideen Institutuagaz lankidetzan, Abando Udaltegian proiektauko dau, eguenean, hilaren 16an, 19:00retan, Ebakuautako euskal umeen testigantzak izeneko bideoa.

Bideo hau proiektatu aurretik eta ondoren, Iñaki Goiogana historialariak 1936an eta 1937an Gerra Zibiletik iges egin eben milaka umeen testuinguruan sartuko gaitu. Bideoan orduko umeen lekukotasun hunkigarriak ikusiko doguz. Gaur gaur egun bizirik dagozanek laurogeita hamar urtetik gora ditue. Hareen testigantzak Eusko Jaurlaritzako Gogora, Memoriaren, Bizikidetzearen eta Giza Eskubideen Institutuak batu zitun 2018 eta 2020 artean.

Bilbao Izan

Markearen atzean, Udalak Kultura Uriaren funtsa zabaltzeko bultzatzen dituan programa guztiak dagoz, besteak beste, historia, ondarea, persona garrantzitsuek itxitako aztarna, urigintza, auzoen historiak, kale eta bazter bitxienak.

Bilbao Izan batez be herriko biztanleentzat da, baina zabalik dago, uria bisitetan daben personentzat eta hainbat arrazoirengaitik uriaren gorabeheretan sakondu nahi daben guztientzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu