'Naturaleza Encendida' ikuskizunak Bilbo argituko dau
2023-11-14 13:37 KultureaArgi-abenturea abenduaren 5ean estreinauko da urian.
Madrilen, Bartzelonan edo Kordoban egon ostean, Naturaleza Encendida Bilbon izango da. Udalaren lankidetzari esker, Artxandako Begiratoki enblematikoa aukeratu dabe argi-ikuskizunaren edizino berezia egiteko, Bilborako bereziki pentsautako gai bategaz: Itsasaldi, itsasoaren indarrari eta haren flora eta faunari omenaldia, uriko topagune mitiko horren neurrira diseinauta.
Itsasaldik mareen ezaugarri nagusiak hurreratuko deutsee bisitari guztiei, eta gizakien eta itsas ekosistemaren arteko harremana erakutsiko dabe, besteak beste, marmoka argitsu ikusgarriak, konstelazinoak, olagarro erraldoiak, mila koloreko trikuak eta plankton-armada argiztatuak.
Naturaleza Encendidak azken belaunaldiko 300 argi-eskultura baino gehiago batzen dituan erakukestea aurkeztuko dau aurtengo gabonetan, 18 guneetan banatua. Ikuskizunaren argiztapenak konsumo gitxiko LED teknologia du, energia-inpaktua ahalik eta gehien murrizteko, eta % 100 barriztagarria dan erregaitik lortu dau energia, emisino gehienak murriztuz.
Edizino barria, 2023ko abenduaren 5ean edegiko ditu ateak 2024ko urtarrilaren 21era arte, eguaztenetik domekara, 18:00etatik 22:30era. 15 minuturo eta 15,50 eurotik gorako prezioegaz (sarrera orokorra). Garraio publikoan joatea aholkatzen dabe, Funikularraren edo Bilbobusen bidez.
Eskuratu sarrerak hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!