XII. 'Bideak gurutzatzen: gure komunitatea osatzen duten migrazio arloko bizi istorioak' egitasmoa aurkeztu dabe
2023-11-14 12:55 KultureaBizenta Mogel Bibliotekak eta Immigrazino sailak alkarlanean atonduta.
Bizenta Mogel Bibliotekak eta Durangoko Udaleko Immigrazino sailak sustatutako Kulturarteko Biblioteka programearen barruan, Bideak gurutzatuz: gure komunitatea osatzen duten migrazio arloko bizi istorioak izeneko egitasmoaren edizino barri bat egingo da, jatorri ugarietako personen arteko alkarrizketak, topaketak eta esperientzien eta ezagutzen trukea sustatzeko.
Zazpigarren edizino horretan, Durangon 50eko hamarkadatik gaur egunera arte gertau diran migrazino-prozesuak erakustea dute helburu. 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean, etorkin gehienak Estaduko beste erkidego batzuetatik etorritakoak izan ziran, batez be Gaztela eta Leondik, Extremaduratik, Andaluziatik eta Galiziatik, eta 90eko hamarkadatik aurrera, beste herrialde batzuetatik etorritakoak. Azken horien eregiz, migrazino-bolada askotarikoagoa bihurtu zan (langileak, asilo-eskatzaileak, migratzaile irregularrak, familiak...), eta migrazino- eta asentamendu-ereduen konplexutasuna areagotu zan.
Testuinguru horretan, zemendiaren 17tik abenduaren 2ra bitartean, mota askotako jarduerak izango dira (ahozko narrazino-saioak, berbaldiak, zine foruma...), eta, urtero lez, jarduera nagusia Giza Bibliotekea izango da. Giza Bibliotekean, 50eko, 60ko eta 70eko hamarkadetan barne-migrazinoetatik etorritako Durangoko 3 personak eta egungo migrazino mugimenduetako beste hiruk parte hartuko dabe, bizipenei buruz hausnartzeko eta aztertzeko. Halanda ze, Mari Josek, Ángelak, Enriquek, Cledorrek, Claudiak eta Bilalek lehen pertsonan kontauko ditue bizitako esperientziak, jatorrizko lekuetatik hasi eta Durangora iritsi arte.
Plaza mugatuak egongo diranez, beharrezkoa da ekintzetan parte-hartzeko bibliotekan izena emotea.
Programazinoa
- Zemendiak 17, 19:00: Helduentzako Ahozko Narrazino Saioa. De idas y de vueltas, Momi Ogalla. Bizenta Mogel Bibliotekan.
- Zemendiak 22, 19:00: Fases de inmigración a Durango: constantes y diferencias, Xabier Ayerdi. Bizenta Mogel Bibliotekan.
- Zemendiak 23, 18:30: Zineforum. Aita Mari, Javi Julio zuzendariagaz. Elkartegian.
- Zemendiak 29, 18:30: Giza Biblikotekea. Mari Jose Martin Redondo, Claudia Patricia Agudelo Fonseca, Angela Soriano Romero, Enrique Toro Ferrera, Bilal Diop eta Cledor Diatta. Bizenta Mogel Bibliotekan.
- Abenduak 2, 12:00: Senegaleko Perkusino Tailerra. Bizenta Mogel Bibliotekan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!