Sartu Durangoko Azokearen Fantasian!

Bizkaie! 2023-11-14 12:19   Euskerea berbagai

Ximon Agirrek zuzendu dau spot barria, Alex Perez eta Antton Goikoetxearen laguntzinoagaz.

Abenduaren 6tik 10era bitartean izango da Durangoko Azokea, eta berau iragarteko spota argitaratu dabe. Ximon Agirrek kartelerako sortu eban uniberso fantastikoan sartzen da protagonistea, errealidade birtualera salto eginez, azokearen osogaiak ezagutzeko: Liburuak, diskoak, musikariak, bideojokoak, zinegileak..., izan be, euskal kulturearen jai handia da Durangoko Azokea.

Ximon Agirrek berak zuzendu dau spota, errealidade birtualean sortutako irudiak oinarri hartuta. Kasu horretan, prozesuan Alex Perez eta Antton Goikoetxearen laguntzinoa izan dau. Perezek animazinoan egin dau lan, eta Goikoetxeak animazinoan zein musikan.

Ahoz aho dabizen bideoklipen egileak

Hiru artistek bideogintzan proiektu ugari jorratu ditue. Gaur egun indarrean dagozan musika taldeen bideoklipak lantzen parte hartu dabe; esaterako, Belako, Lukiek, Verde Prato, Toc eta XSakara. Oraingoan,  Agirrek, Perezek eta Goikoetxeak irudimena ardatz hartuta sortu dabe 58. Durangoko Azokearen spota . Horrezaz gan, Kattalin Garaizabalek egin ditu aktore lanak.

Ikusi hemen spot barria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu