‘Los Ampuero: historia de una familia vizcaína (Siglos XV-XXI)’ liburuaren dohaintzea jaso dabe
2023-11-14 08:53 KultureaXV. mendetik gaur egunera arte Ampuero familiaren historia kontetan dauen 600 orrialdeko liburua da.
Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak Los Ampuero: historia de una familia vizcaína (XV-XXI mendeak) liburuaren ale bat jaso dau Jose Domingo de Ampuero y Osmaren eskutik. Liburu horrek familiaren historia jasoten dau 500 urtetan zehar.
Jon Sergio kultura zinegotzia lagun ebala, liburu honen bultzatzaileagaz berba egiteko aukerea izan eben. José Domingo de Ampuero y Osma familiaren ondorengoak jarri eban martxan proiektua eta Alfonso de Otazuk egin eban ikerketea. Historialari horrek El igualitarismo vasco, mito y realidad (1972) eta La burguesía revolucionaria vasca (1982) liburuak idatzi ditu.
Emoitzea XV. mendetik gaur egunera arte Ampuero familiaren historia kontetan dauen 600 orrialdeko liburua da. Bertan, Durangoko izen ospetsuak agertzen dira, besteak beste, Francisco de Ibarra edo Bruno Mauricio Zabala, baita Jose Maria de Ampuero Jauregi senatari euskaltzale karlistea be.
Nerea Mujika buru zala, Gerediagako kideak be bertaratu ziran eta alkarte horri beste ale bat emon jakon.
Liburu hau herritarren eskura egon daiten, Durangoko Udala liburu honen kokapen egokia aztertzen dabil orain, Ampuero familiaren bitartez uribilduaren historia errepasetan baitau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!