Nazinoarteko sei talde, 42. Bilboko Txotxongilo Jaialdian

Bizkaie! 2023-11-13 12:46   Kulturea

Zemendiaren 18tik 26ra.

Juango Corrales (Bilbao Tx Festivaleko zuzendaria), IƱaki Lopez de Aguileta (Bilboko Udala) eta Aitziber Atorrasagasti (@irekia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Juanjo Corrales Bilboko saioaren zuzendariak zehaztu dauenez, jaialdiaren helburua da milaka urteko arte herrikoi eta garaikide hau sustatzea eta, horrezaz gan, berau ordezkatzen dauen talde artistikoa ikusarazotea.

Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia (Bilbao Tx Festival) zapatu arratsaldean hasiko da eta 9 egunez, datorren asteko domekara arte, hamabost ikuskizun eskainiko ditu atzerriko sei konpainiaren eta bederatzi konpainia nazionalen parte-hartzeagaz. Edizio honetan parte hartuko daben konpainia guztiak bat datoz beren ibilbide luzean eta, batez be, nazinoarteko sari eta aitamenenetan:

Nazinoartekoak: JANNI YOUNGE (Hegoafrika), LUCA REGINA (Italia), MALETAS MAGICAS (Argentina), MONDOMERAKI (Mexiko), SOFIE KROG (Danimarka), FYRDIN MIGDIN (Grezia).

Nazionalak: OSTOMILA TALDEA (Euskadi) eta ZURRUNKA (Euskadi), A FAMILIA INVENTADA (Galizia), EL PATIO (Errioxa), ESPEJO NEGRO (Andaluzia), TONI RUMBAU (Katalunia), LES CICLIQUES (Katalunia), SAMFAINA DE COLORS (Katalunia), SOVINT CULTURA & DESARROLLO (Valentzia).

Atontzaileek bost kokaleku aurreikusi ditue Bilbon: Campos Eliseos Antzokia, Txotena Jarduera Soziokulturalen Zentroa (Txurdinaga), La FundiciOn Aretoa (Deustu), baita Basurtuko eta San Frantziskoko gizarte-etxeetan be. Gainera, eta azken edizioetan bezela, Zinemaldia Bizkaiko beste herri batzuetara joango da txotxongiloen mundua lurralde historikoko beste udalerri batzuetara hurreratzeko asmoz, izan be, funtzioak programau dira Muskizen, Arrigorriagan, Areatzan, Derion, Lezaman eta Larrabetzun. Era berean, zemendiaren 25ean, zapatuan, Tolosara (Gipuzkoa) joango da, Tolosako Topic Nazinoarteko Txotxongilo Zentroagaz eta ‘Tirijai’ jaialdiagaz lankidetza estua indartuz.

Kontuak kontu, Bilbao TX Festival jaialdiaren 42. edizio honetako izar nagusietankoa da Yanni Range Productionsen Origins ikuskizuna, Afrikako txotxongilo konpainia goraipatuenetako bat. Taldeak ikuskizun honen hiru emonaldi eskainiko ditu Bizkaiko uriburuan, beste bat Muskizen eta azkena Tirijain, TolosakoTopic ezagunean. Lana (txotxongilo eta jantza produkzinoa, musikeagaz zuzenean) gizaki garen aldetik alkarrengan dogun eraginaren eta hartu-emon personalen indarraren historia da.


Yanni Range Productionsen Origins ikuskizuna.

Edizino honetan, nazioarteko presentzia handia izango dauen jarduera programa zabal batez gan, datorren asteko astelehenean Txotxongilo eta Objektuen Antzerkiaren esparruko euskal konpainien lehen direktorioa aurkeztuko da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Euskera Sailak agindutako direktorio bat da eta orain arte 40 sarrera ezberdin baino gehiago ditu, Euskadin arlo horretan lan egiten daben beste hainbeste talde eszenikorenak.

Direktorio hau aurkeztea da asmoa, kolektibo artistiko honen sozializazinoa, bistaratzea eta eztabaidara bideratutako alkarrizketa bat sustatzeko helburuari eutsiz, Juanjo Corrales Bilbao TX Festival jaialdiko zuzendariak azaldu dauenez.

Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiak Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen laguntza nagusia dau, eta Erronka Garbia ziurtagiria emon deutso erakundeari. Ziurtagiri horren bidez, diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak hartzen dituen ekitaldiak aintzatesten dira, ekitaldiaren ospakizunak ingurumenean izan leikezan eragin negatiboak minimizetako.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu