'Lidergo feministak eregiten emakumeen alkarte mobimentuen bidez'

Bizkaie! 2023-11-13 08:19   Kulturea

Emakunderen Aholku Batzordearen 25. Urtemugea.

25 urtean egindako lana ikusarazotea eta haren balioa nabarmentzea da asmoa, danon artean eregitako prozesuaren memori asoziala egitea, ondare bat ixtea etorkizunerako, eta ezagutzera emotea bai gure historia, bai denporan izan dogun bilakaerea, baita gure proiektua konpartidutea, ikasitakoen eta lorpenen balioa nabarmenduta, berdintasuneranzko eragin esparru lez ditugun erronkarik berehalakoenak identifiketea, beste alkarte batzuk motibetea Aholku Batzordean parte hartu deien eta txandaketak eraginkortasunez kudeatzea.

Prozesua konpartidu eta bidaia hori ospatzea Euskadiko emakume alkarte, erakunde eta gizarteagaz. Autortzea, honaino heldu bagara, izan dala alkarteen ordezkari askoren lanari esker. Bada, horreek danak eskertu nahi ditugu proiektu honi eskainitako ezagutzea, denporea, ahalegina eta ilusinoagaitik.

Gaur, hilak 13, egingo dan jardunaldiaren ganeko informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu