MU, Forbes-ek hautatua enplegu tasa handieneko 10 unibersidadeen artean

Bizkaie! 2023-11-10 11:01   Kulturea

Enplegu-tasarik oneneko titulazinoen artean Industria Injinerutzea eta Informatikea dagoz.

Forbes aldizkariak argitaratu dau unibersidade eta hezkuntza-esparruan oro har gehien espero dan rankinetako bat: Estaduko unibersidade-ikasleen enplegagarritasunari buruzkoa. Rankingaren arabera, Mondragon Unibersidadea enplegu-tasa onenak dituen unibersidadeen lehenengo hamarren artean kokatzen da eta horrek berretsi egiten dau MUren indarra, bai hezkuntza-eredu praktikoari, bai lan-merkatuaren beharretara bideratutako eskaintza akademikoari jagokonez, baita unibersdadeak enpresa eta erakundeakaz dituan aliantzei jagokenez be.

Forbesek nabarmendu dau Mondragon Unibersidadeak ikuspegi praktikoa dauen eta egungo lan-merkatuaren preminakaz bat datorren prestakuntza-eredu bat sustatzen dauela, prestakuntzea, ikerketea eta ezagutzearen transferentzia buztartuz. Era berean, aldizkariaren arabera, balio eta idea kooperatiboakaz lotura estua dauen Unibersidadea da eta personen etorkizunagaz konprometiduta dago.

Aldizkariak ondokoa nabarmentzen dau: Espainiako unibersidade-tituludunak dira Europako lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituenak, enplegu-tasa bataz bestekoa baino 7 eta 8 puntu bajuagoa baita. Hainbat azterlanen arabera, aukeratutako titulazinoek edo ikasketa egiten diran unibersidadeak eragin zuzena dabe Espainiako lan-merkaturako sarbidean. Horregaitik, ikasketa eta Unibersidadea aukeratzea oinarrizkoa da gazteen etorkizun profesionalerako. Hain zuzen be, hori da ranking honek unibersidade komunidadean eta ikasleen eta euren familien artean aparteko garrantzia hartzeko arrazoia.

Gakoa, Unibersidadearen espezializazinoa da aldizkariko arduradunen eretxiz, erabagigarria gazteen curriculumean. Ikastetxeak zenbat eta espezializazino handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago izango ditu ikasleentzat lana topetako. Horregaitik, injinerutza ezbardinak dituen politeknikoan enplegu tasa handiena dabenen artean dagoz.

Kontuak kontu, graduatu barrien artean enplegu-tasarik oneneko titulazinoen artean Industria Injinerutzea eta Informatikea dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu