Syntoramak bere hazkundearen alde egin dau Get In enpresan sartuta
2023-11-10 07:55 MusikeaDonostiako enpresa bien arteko aliantza estrategikoak Syntoramaren egiturea sendotzea dau helburu.
30 urte baino gehiago mundu osoko musikariak ordezkatzen jardun ondoren, Syntorama markeak hazten jarraitzen dau, orain Get In musika promotoran sartuta. Syntoramaren markeari eusteko eta indartzeko helburua dau oinarri enpresa donostiar bien aliantza estrategikoak.
Urte asko daroaguz Munduko Musikea (World Music), Klasiko Barria (New Classical) eta euskal musikea lantzen eta Get Inek sektorean dauen esperientziagaitik, egitura askoz handiago baten sartzeak hazteko aukerea emoten deusku, dinoe 1992an enpresea sortu eben Cruz Gorostegik eta Mikel Caminok. Biek uste dabe Syntoramak hazten jarraitu behar dauela eta horregaitik erabagi dabe Get In lako enpresa handi baten aterkipean jartea; holan, ilusino handiagaz lan plangintza barritu bati emongo deutse hasierea eta proiektua Ane Rotetak kudeatuko dau.
Iñigo Argomanizek, Get Ineko zuzendariak adierazo dauenez, Syntoramagaz urte askotan kolaborau izan dogu; eszena, proiektuak eta artistak konpartidu ditugu. Laguntasunaz eta tratu personalaz gan, musikearen aurreko maitasunak eta talentu artistikoaren garapenean eta bultzadan egindako lanak lotzen gaitue. Syntoramak izen propioa dau musika-industrian eta bere arrasto profesionalagaz jarraituko dau. Get In taldeak estrategia eta helburua gehituko ditu, musikearen indarra bere estilo guztietan ahalik eta gehien zabalduz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!