Udaltzaingoko emakumeen lehen promozinoa autortu dabe
2023-11-09 09:54 KultureaGaur egun, Bilboko Udaltzaingoko % 17,5 emakumeak dira.
Bilboko Udalak emakume aitzindarien talde bati eskaini nahi izan deutso Udaltzaingoaren sorrerearen 179. urteurrena, halanda ze, Udaltzaingoko emakumeen lehen promozinoa autortu dabe, 1973koa hain zuzen be.
Segurtasun Sailak eta Bardintasun, Bizikidetzea, Lankidetza eta Immigrazino Sailak topaketea atondu dabe lehen promozino haretako emakume polizien eta egun aktibo dagozen agente eta aginteen artean. Saio horretan, Amaia Arregi eta Kontxi Claver zinegotziak izan dira eta agenteen testigantzak entzun ditue.
Gai ugari landu dira Bilboko Udaltzaingoan orain berrogeita hamar urte sartu zan emakumeen lehen promozino hori omentzeko jardunaldian, besteak beste, lanbide-aukeraketea, emakumeek udaltzaingoko lantaldeei egindako ekarpena eta emakume polizien belaunaldien arteko antzekotasunak eta ezbardintasunak.
179. urterurrena
Bilboko Udaltzaingoa 1844ko zemendiaren 8an sortu zan, Federico Victoria de Lecea alkatearen agintaldian. Udaltzaingoak, hasieran, hamabi agente eskas zituan, eta, gaur egun, 179 urte geroago, 896 gizon eta emakume dagoz plantillan.
Horreetatik, % 17,75 emakumeak dira; hain zuzen be, 159 emakume agente dagoz. Gaur egun, Bilboko Udaltzaingoak emakumezko hiru komisariorde, ofizial bat, lau ofizialorde, 10 lehen agente eta 141 agente ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!