Burutü publizidade-agentziak Red Dot Design saria jaso dau Berlinen
2023-11-09 09:09 KultureaBizkaikoa-rentzat sortutako Museoen erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos kanpaineagaitik.
Red Dot Design Awards-ak diseinuaren eta komunikazinoaren munduko nazinoarteko saririk ezagunenetako bat dira. 60 urte baino gehiagoko historia daben sari honeek diseinuko diziplina-sorta zabal bateko kalidadeagaz eta barrikuntzeagaz daben konpromisoagaitik ezagunak dira.
Alemaniako uriburuan, urtero, adituez osotutako nazimoarteko epaimahai batek mundu osoko milaka inskripzino baloretan ditu, diseinu bikaina eta komunikazino eraginkorra erakusten daben proiektuak sarituz.
Saritutako publizidade kanpainea: Museon erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos.
Publizidade-kanpainearen helburu nagusia 2023ko maiatzean Museoen Nazinoarteko Eguna jakinarazotea zan zan eta horreek kultura-trukerako eta kulturak aberasteko bitarteko garrantzitsua dirala adierazotea. Emoitzea inpaktu positiboko kanpaina biral bat da, Museoen erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos. goiburupean.
Kanpainearen pieza nagusia Bizkaiko museoen alde jasangarria nabarmentzen eban spot bat zan. Kultur ingurunean iraunkortasunaren eta ongizatearen kontzeptu sortzailea transmitiduteko sortu eta pentsautako piezea, diseinu barritzaile baten eta animazino erakargarri baten bidez, udalerriko museo bakotxeko elementuen ataletatik ekinez zuhaitz digital batek eregiz.
Burutü 12 urteko esperientzia dauen publizidade eta komunikazino estrategikoko agentzia da, Bilbon egoitzea dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!