Gaur hasiko da 'Euskadiko Bono Denda' kanpainea
2023-11-08 12:37 Pil-pilean5.222 establezimenduk hartuko dabe parte.
Gaur, zemendiaren 8an, merkataritzari laguntzeko Euskadi Bono Denda programearen urteko edizinoari hasierea emon deutse. Programeak errekor barri bat ezarri dau, atxikitako 5.222 saltokik parte hartu baitabe, aurreko edizino guztietan baino gehiago. Azken edizinoagaz alderatuz, 731 establezimenduko igoerea izan da, % 14koa hain zuzen be.
Programeak 27 miloe euroko inbersinoa izan dau azken lau edizinoetan eta, aurten, Eusko Jaurlaritzeak 5 miloe euroko ekarpena egin dau. Lurraldeka holan banatzen dira: 586 denda Araban, 2.647 Bizkaian eta 1.989 Gipuzkoan.
Nabarmentzekoa da, Eusko Jaurlaritzeak jaulkitako bonuez gan, Euskadiko udal askotan, esaterako Portugalete, Ondarroa, Derio, Hondarribia, Arrasate, Urretxu, Zumarraga, Oiartzun, Eskoriatza eta Bergarak, lagunzinoa emongo dabela edizino honetan, eta beren udalerrietara biderautako kopuruak indartuko dituela adierazo dabe.
Bonuak parte hartzen daben establezimendu guztietan eska daitekez (kanpainearen kartelaren bidez identifiketan dira). Bonoak lurralde historiko bakotxaren pisu demografikoaren arabera banatuko dira: Araba (% 15, 75.000 bono), Bizkaia (% 52, 260.000 bono), eta Gipuzkoa (% 33, 165.000 bono), 500.000 bono erabilgarri guztira.
Bono horreek programeari atxikitako establezimenduetan baino ez dira baliozkoak izango, 2023ko zemendiaren 8tik abenduaren 5era. Euskadi Bono Denda bonuei jagokenez, parte hartzen daben establezimenduetan ordaintzean eskatzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoko 16 urtetik gorako biztanle bakotxak 5 bono lortu leikez 50 euroren truke.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!