Bilboko Udal Musika Bandea 'Irudiak Lau Haizeetara' kontzertuagaz estreinauko da

Bizkaie! 2023-11-08 11:03   Musikea

Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Konserbatorioan izango da.

Bilboko Musika Bandea zemendiaren 10ean izango da Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Konserbatorioko oholtzan, Irudiak lau haizeetara kontzertuagaz.

José R. Pascual-Vilaplanaren gidaritzapean, taldeak abesti sorta zabala eskainiko dau: Roshanne Etezadyren Parhelion, David Biedenbenderren Luminescence, Jack Stampen Variations on a Bach chorale, León Duránen Bodas de sangre eta Tomás Aragüésen Fuenterrabia – Ondarribi. Musika argia da; lanbidea eta emozinoa argitzen eta partekatzen dituen argia. Kontzerturako sarrerea librea izango da edukiera bete arte.

Konserbatoriotik pasa ondoren, musika talde bilbotarra zemendiaren 19an bueltauko da Euskalduna Jauregira, Juanjo Ocón zuzendari konbidatuaren eskuetan jarri eta MusikArtea ikuskizuna eskaintzeko. Gerónimo Giménezen La Torre del Oro, Derek Bourgeoisen Symphony for William, Eric Whitacreren October eta Equus eta Andrew Lloyd Webberren The Phantom of the Opera (Johan de Meijen moldaketegaz) izango dira, besteak beste, artea, antzerkia, naturea edo bizitzea gogorarazteko proposautako eskaintzagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu