Aimar-ek bakarkako lehengo diskoa kaleratuko dau
2023-11-07 13:50 MusikeaConfesiones de un amor abstracto da disko barriaren izena.
Aimar (Aimar Cid, Gernika, Bizkaia) da bakarkako proiektuaren izen artistikoa. Futbolari profesionala izandakoa, hezitzaile eta irakasle lanbidez, urteak daroaz musika munduan kantuak sortzen eta letrak idazten, izan be, Dientes de Luna taldeagaz bost disko argitaratu ditu.
Orain, bakarkako musika ibilbideari ekin deutso, sormen barriari Aimar izena jarriz (Horrek ez dau esan nahi Dientes de Luna taldea desagertuko danik). Artistearen lehen lana (Confesiones de un amor abstracto) liburu-diskoa da eta kantuetan tartekaturik doaz poesia audioak. Jagoba Ormaetxeagaz batera grabau eta produzidu dau disko osoa.
Se me olvidó decir te quiero disko barriaren abestietako bat
Diskoko Hirugarren singlea, Se me olvidó decir te quiero, a cappella hasten da, eta jarraian rock urratzaile eta sendo bategaz amaitzen da. Rock kantu horrek, zorion sentimendua transmitiduten dau. Aimarrek badauela loturea itsasoagaz, izan be, horren ertzetan loratzen diran tintaz betetako ibaiak dagozala aitatzen dau. Ganera, maite zaitut esatea ahaztu egin ebela leporatzen da.
Abesti horretan eta disko osoan bizitea maite dauela transmiduten dau, bera izanik erremedioa eta arazoa. Dana egiten eta berregiten baita.
Ikusi hemen bideoklipa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!