Oscar Gomez Mata / L’Alakran eta Juan Lorienteren koprodukzinoa estreinauko dabe Azkuna Zentroan
2023-11-07 11:19 KultureaAuditorioan izango da, zemendiaren 9an eta 10ean, 19:00retan.
Juan Loriente eta Oscar Gómez Mata aktoreak, sortzaileak eta poetak dira. Biek ala biek misterioa jasoten dauen errealitate lez hartzen dabe agertokia. Kontua da olgetea harridura eta inozentziaren artean, lantzea existiduten dana eta bere B aldea, hau da, amesa: Errealaren detektibe bi dira, zehatzago esateko, egiaz hartzen dogun idea lantzen dabe.
Euren konplizidade artistikoa jaio zan Makers sorkuntzeagaz. Oscar Gómez Matak sortu eban Compagnie Alakran-egaz, Azkuna Zentroko Artista AZkide legez. Hori da, barriz, Inactuales-en sormen-bultzadearen oinarria. Pailazo metafisikoen bikote honek jarraitzen dau sentiberatasunaren azpian sentiberatasuna bilatzen. Oraingoan materia bizibakoa dago hor, frogatu bako egia batzuk guri erakusteko.
Orain, Sandra Cuestaren laguntza artistikoa izango dabe. 2020an, Lo adherente y el fuego soinuzko esku-hartzea egin eban Azkuna Zentroan.
Oscar Gómez Mata
Genevan (Suitzan) bizi da eta bertan lan egiten dau. Aktorea eta zuzendaria da. Espainian hasi zan antzerki-jardueretan, 1987an Legaleón-T konpainia sortu baitzeban beste kide batzuekaz batera, eta ikuskizunak egin baitzituan hareekaz 1996ra arte. 1997an, L’Alakran konpainia sortu eban Genevan eta zuzendaritzea, sorkuntzea, dramaturgia eta zenbait ikuskizunetako testuak egin ditu bertan. 2013. urtetik, arauzko irakaslea da Manufacture-n, Suitzako antzerki-eskola frantsesean (HETSR). 2018an, Suitzako Antzerkiko Sari Nazionala jaso eban eta Azkuna Zentroko artista AZkidea izan da 2019 eta 2022 urteen artean.
Juan Loriente
Kantabriako aktorea, ezagunagoa da antzerki-arloan, ohikoa baita Rodrigo Garcíaren eta La Carnicería Teatroren muntatze-lanetan. Noizean behin zineman be egin dau lan, besteak beste, La espalda de Dios (Pablo Llorca) eta Smoking Room (Cesc Gay) filmetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!