IV. Gazte Arten sarituak izan dira Izaro Pardo, Laura Ortiz, Ani Chkhartishvili, Oihane Gil, Leire Zabaleta eta Jone Irazu
2023-11-07 09:52 KultureaDanetara, 24 lan aurkeztu ditue eta aurtengo parte-hartzaileen % 66k 20 urte baino gutxiago zituen.
Izaro Pardo (16 urte), Laura Ortiz (18 urte), Ani Chkhartishvili (22 urte), Oihane Gil (24 urte), Leire Zabaleta (24 urte) eta Jone Irazu (23 urte) izan dira Gazte Arte deialdiaren laugarren edizinoko irabazleak. Epaimahaiak lau lan saritu ditu (kategoria bakotxeko bina).
Gazte Arte Gasteizko eta Arabako 14 eta 25 urte arteko gazteentzako sorkuntza artistikoko sariketea da eta Udal Gazteria Zerbitzuak atontzen dau. Tutoretzapeko proiektua eta erakusketea egiteko eta katalogoa argitaratzeko aukerea batzen ditu lehiaketak.
Gazteria arloko zinegotzi Ana López de Uraldek gazteen ahalegina eta aurkeztutako 24 lanen origintaltasuna balorau dau. López de Uralderen eretxiz, lanek agirian itxi dabe gure urian potentzial artistiko handia dogula eta jenteak zuzenean horreekaz gozetako aukerea izango dau. Bestalde, Gazte Arteko epaimahaiak tailer edegi batean egiteko aukerea eskaintzen daben eta kalidade artistiko eta tekniko handia duten lanak dirala azpimarratu du. Epaimahaia honako hauek osotu dabe: Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuko eta Kultura Saileko teknikari banak, Gazteriaren Foru Institutuko beste teknikari batek eta Irantzu Lekue eta Adriana Fariñas artista gazteek.
Saritutako lanak
14 eta 19 urte artekoen kategorian, 16 lan aurkeztu dituzte eta honako hauek izan dira saridunak: Izaro Pardoren Trascendence (pintura) eta Laura Ortizen Irresistible Lineal (oihalean egindako artea). 20 eta 25 urte artekoen kategorian, aldiz, 8 lan aurkeztu ditue eta honako honeek izan dira aukeratuak: Ani Chkhartishviliren Pliegues (argazkigintza esperimentala) eta Oihane Gil, Leire Zabaleta eta Jone Irazu hirukoteak egindako Congelando la memoria (instalazinoa).
Irabazleek tutoretzapeko sorkuntza-prozesua biziteko aukerea izango dabe Irantzu Lekue, Dani Urraca, Adriana Fariñas eta Alba Tojo artisten eskutik. Azken bi horreek Gazte Arteren 2019ko edizinoko irabazleak izan ziran eta alboko tutoreak eta komisarioak izango dira. Lau lan irabazleak nahi dabenentzat zabalik egongo dan tailerrean birsortuko ditue 2024ko urtarrilaren 2tik 7ra bitartean Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian eta produzidutako lanak hemen egongo dira ikusgai zezeilaren 2tik martiaren 3ra bitartean: LABE Gazte Laborategia.
Zuzeneko sorkuntza-tailerretan eta erakusketa kolektiboan parte hartzeko esperientzia izateaz gan, saridun bakotxak 300 euro jasoko ditu. Gainera, katalogo batean jasoko dira lan irabazleak eta sortzaileen ibilbidea. Sorkuntza-lanak modu birtualean bisitau ahal izango dira Udalaren webgunean hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!