‘Gazte Action Day’, zemendiaren 5ean Bilbon
2023-11-03 12:30 KultureaGoizeko 10:00etan hasiko da.
Global Shapers Bilbaoren SHAPE Europe & Eurasia 2023 ekitaldiaren barrruan, Nazinoarteko eta Bizkaiko 200 gazte baino gehiagok horma batzuk pintauko ditue alkarregaz, Irantzu Lekue artista gazteak eta EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasle talde batek sortutako ideari jarraituz. Taldeka eta gazteek sormen eta arte prozesu batean era aktiboan parte hartzea bultzatuz, komunidadearen horma bat edertu eta kolorez jantziko dabe alkarlanean.
Irantzu Lekue artisteak eta EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasle talde batek hormetan irudikatuko diran balioei formea emon deutse, besteak beste, aktibazinoa, parte-hartzea, bakea, jasangarritasuna, bardintasuna eta bestelakoak dira domekan gazte guztien artean pintauko daben horma-irudiko ideetako batzuk.
BizkaiaGarak atondu dau jarduerea Leire Ortiz de Zarateren ekimenez eta Bilboko La Perrera (Sabino Arana Etorbidea, 50. Bilbo) Kanpoaldean izango da hitzordua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!