Jokoteknia Bideojokoen VI. Euskal Jardunaldia

Bizkaie! 2023-11-03 12:08   Kulturea

Euskerea eta bideojokoak buztartzea eta komunidadea sortzea dira asmoak.

Bizkaiko Foru Aldundiko foru entidade Azkue Fundazinoak eta Game Erauntsia-k alkarlanean onduta, Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren seigarren edizinoa egingo da zemendiaren 11n, Euskeraren Etxean, Bilbon, 09:45etik 13:00era. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren webgunetik.

Aurtengo edizinoan lau berbaldi eta mahai-ingurua izango dira, euskal bideojokogintzearen hainbat alde aztertzeko asmoz. Bideojokoek gizartean beteten daben funtzinoaren garrantzian sakonduko da, ikuspegi soziologikoan oinarrituta.

Beste alde batetik, euskerarazko eduki sortzaileen komunidadea ezagutzera emongo da, Euskal Twitch komunidadeak nabarmenduz; bideojokoek hezkuntzan egindako ibilbidea errepasauko da; eta amaitzeko, bideojoko garatzaile eta produktore baten bizipenak, esperientziak eta sormen prozesuak konpartiduko dira.

Jardunaldian jorratuko diran gaiei erreparauta, bideojokoak eta euskera nabarmendu daitekez: Daniel Muriel soziologo eta ikertzailea bideojokoen garrantzia sozialaz egingo dau berba; Eider Zabalegi eduki sortzaile eta bideojokozaleak aztertuko ditu da; UPV/EHUko irakasle Edurne Larrazak bideojokoak eta hezkunteza izango ditu berbagai; eta, azkenik, Highnoon Ekain bideojoko garatzaile eta produktorea bideojokoen sormen prozesuan sartuko da.

Horreekaz batera, mahai-ingurua izango da eta hor batuko dira Digipen Europe-Bilbao Institute of Technologyko, Harrobia Ikastolako eta Tartanga Lan Heziketarako Zentro Integratuko ikasleak.

Egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu