'Kazetaritza euskaraz’ diplomearen sortzeari buruzko lankidetza hitzarmena izenpetu dabe
2023-11-03 07:45 KultureaEHU-k Logopediako gradua eskainiko dau hurrengo ikasturtean.
Euskerearen Erakunde Publikoak, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibersidadeak, EHUk eta Bordele-Akitania Kazetaritza Institutuak (IJBA - Université Bordeaux Montaigne) alkarregaz lan egin dabe Kazetaritza euskaraz Unibersidade Diplomea sortzeko. Lankidetza hitzarmena maila ofizialean izenpetu dabe Baionan.
Beste alde batetik, Euskal Herriko Unibersidadeak Logopediako gradua eskainiko dau hurrengo ikasturtean, izan be, 2024-2025rako graduondoko eskaintzea osotuko dabe titulu barri bi honeek: adimen artifizialari buruzko masterrak eta musikako doktoregoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!