Kirmen Uriberen eskutik euskal literaturea New Yorkeko Literatura Europarraren Gauean
2023-11-03 07:54 KultureaBart izan da ekitaldia Yorkeko Txekiar Zentroan.
Euskal literaturea izan da protagonista New Yorkeko Literatura Europarraren Gauean, Kirmen Uribe idazle ondarroarraren eskutik, hain zuzen be. Literatura Europarraren Gaua (European Literature Night) New Yorkeko Txekiar Zentroak eta New Yorkeko EUNICek (EU National Institutes for Culture) atondutako ekimena da.
Etxepare Euskal Institutua kide dau EUNICek. Aurtengo programeak irakurketa eleaniztunak eskaini ditu, musikea, mahai-inguru bi eta idazle eta publikoaren arteko trukerako beste zenbait aukera, izan be, ekimenaren helburuetako bat horixe da, Europako literatura garaikidea egileak egindako irakurketa publikoen bidez aurkeztea, idazleei lehio bat emonez New Yorken eurakanako interesa piztu edo handiagotu daiten.
Mahai-inguruei jagokenez, bi atondu ditue, lehenengoa Contemporary Literature and Global Crises izenpean, eta bigarrena The Past is Present izenburukoa, Sabir Sultan moderatzaile. Azken honetan hartu dau parte Kirmen Uribek, Anna Frajlich (Polonia), Lore Segal (Austria), Laima Vincé Sruoginis (Lituania) eta Kateřina Tučkovárekgaz (Txekiar Errepublika) batera. Berbagai izan dabe ondoko gaia: Idazle eta narratzaile lez artxibo nazionalak, kontakizun historikoak eta memoria kolektiboa arakatzeko moduak.
Eztabaida panelean parte hartzeaz gan, Kirmen Uribek bere testuetako batzuk irakurri ditu, Kateřina Tučková idazle txekiarrak egin dauen legez. Ekitaldian omenaldia egingo deutse Natalia Correia, Eugénio de Andrade eta Mário Cesariny poetei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!