Antxinako Gaba Baltza berreskuratuko da Durangon
2023-10-31 08:15 KultureaArimen Gaua, Gau Baltza, Katu Baltza... Danak dira geureak.
Gaur, urriak 31, ospatuko da lehen aldiz Gaba Beltza Durangon. Herriko hainbat eragilek, udalagaz alkarlanean, jaui hau atondu dabe, egungo errealidadera egokitzeko, euskerea eta komunidade sentimentua azpimarratuz eta eredu konsumistatik urrunduz.
Gaba Beltza berreskuratzeko, urriaren 31n, ume, gazte eta helduek Durangoko kaleak zeharkatuko ditue, antxinako ohiturei eutsiz eta bildurrezko giroa sortuz. Arratsaldeko 19:30ean, Tabirako eleizatik hasita, arimen etorrerea irudikatuko dabe.
Durangoko ikastetxeetako umeek eske-kantak abestuko ditue mozorrotuta. Handik Alde Zaharrera joko dabe, gozokiak lortzearen truke jentea bidean bildurtuz. 20:30ean, barriz, Karrika antzerki taldeak eta Kriskitin Dantza Taldeak ume eta helduentzako ikuskizuna eskainiko dabe Andra Mariko arkupean.
Durangoko Udaleko Hezkuntza Foroaren saioetan sortu da Gaba Beltza atontzeko erabagia. Hainbat alkarte, ikastetxe eta udaleko teknikariek lantalde bat osotu eben jai zahar hau berreskuratzeko eta gizartean kohesinoa, euskerea eta komunidadea balioan jarteko.
Proiektua atontzen parte hartu dabe, besteak beste, Durangoko Udalak, Berbaro Elkarteak, Karrika antzerki taldeak, Kriskitin Dantza Taldeak, Gerediaga Elkarteak, Durangoko Arte eta Historia Museoak, Landako Eskoleak, Zabalarra Eskoleak, Jesuitak Ikastetxeak, Kurutziaga Ikastoleak, Nevers Ikastetxeak, San Antonio Ikastetxeak, Fray Juan de Zumarraga Institutuak, Ibaizabal Ikastolak eta Maristak Ikastetxeak.
Kirikiño Ikastoleak Gau Baltza ospatuko dau
Euskerea eta euskal kulturea suspertzea da asmoa
Xemendiaren 1eko jai bezperan, gure herrian heriotza eta bildurrei aurre egiteko aspaldian ospatzen zan Gau Baltza berreskuratu nahi izan dabe.
Egun horretarako hainbat ekitaldi atondu ditue, ikastolako Euskaraz Bizi taldeagaz batera, bai umeentzat, bai helduentzat. Arratsaldeko 17:30ean hasiko dabe jaia gaztaina erreak jaten. Gero, txikienentzat Beldurrarekin jolasean ipuin kontalaria izango dabe. Kalabazak hutsitu eta arpegia margotzeko tailerrak egongo dira eta jaiagaz amaitzeko Kittu musika taldea izango dabe bertan jantzan egiteko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!