Burutü publizidade-agentzia Osasunaren Nazinoarteko Jaialdian saritua
2023-10-30 11:17 KultureaCerca de ti, desde el inicio. Zugaz hasieratik kanpaineagatik saritu dabe.
Burutü publizidade-agentziak SaludFestival saria jaso dau osasunaren arloko web-iragarkiaren ejekuzino onenaren kategorian, CGB Fertility Unit klinikarentzat egindako Cerca de ti, desde el inicio. Zugaz hasieratik kanpaineagaitik.
SaludFestival elikagaien eta osasunaren publizidadearen eta marketinaren bikaintasuna autortzen eta ospatzen dauen nazinoarteko publizidade-jaialdia da. Burutü agentziak osasuna eta ongizatea sustatzen nabarmen laguntzen daben kanpaina sortzaile eta eraginkorrak egiteko konpromisoaren eta dedikazinoaren lekuko da sari hau.
Sariak emoteko ekitaldia urriaren 25ean egin zan Kataluniako uriburuko CaixaForum-en. Ekitaldi honetan nazinoarteko agentzia entzutetsuak nabarmendu ziran, epaimahaiko publizidadearen sektoreko persona garrantzitsuak zirala.
Publizidade-kanpainearen helburu nagusia CGB Fertility Unit markaren merkaturatzea sustatzea da. Marka Clínica Ginecológica Bilbao-ren eskutik sortutako laguntza bidezko ugalketa-klinika barria da. Emoitzea kanpaina integrala da, hainbat komunikazino-ekintza erabilten dituana, Fertility Unit. Cerca de ti, desde el inicio. Zugaz hasieratik esloganari eutsiz.
Kanpainearen pieza nagusia publizidade-bideo bat da, plataforma digitalei zuzendua. Horren bidez, klinika barriaren publizidadea emoten da modu hurbil eta eraginkorrean. Bideo horretan, haurdunaldiari buruzko erabagiak hartzeko prozesuko etapak aztertzen dira, eta umearen jaiotzerainoko ibilbide guztia hartzen barrubatzen da. Ikus-entzunezko irudikapen honen helburu nagusia markearen esentzia batzea eta esloganaren mezu gakoa transmitidutea da.
Burutü
Agentzia 2011 urtean sortu eben. Gaur egun, markagintzako, publizidade sortzailea, komunikazino estrategikoa eta marketin digitaleko adituez osotutako zortzi profesional dabiz beharrean. Egoitza nagusia Bilbon dau eta haren proiektuek eta publizidade-kanpainek nazinoarteko hainbat sari jaso ditue: Bilbo, Portland, New York...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!