Sara Zozaya: 'Kantu intimistak eta post-rockekoak buztartu ditut'

Koldo Isusi Zuazo 2023-10-30 07:55   Barriketan

Sara Zozayak urriaren 20an emon dau ezagutzera bere lehen LP Nara (Balaunka). Donostiako artisteak hamar abesti dakarz eta tartean Valdivia, Amorante, Bengo eta Liamegaz kolaborazinoak be badagoz.

Aspaldiko partez, musika tresna asko jo eta konpositorearen letrak eta melodiak askatu eta loratuko dira, Arrigurri kolektiboak egindako portadako eskaileretako loreen antzera.

Diskoa Bilbo grabau eben El Tigre Studios-en 2022. urtean.

1.- Nara zure lehenego diskoa bada be, lehendik be ibilitakoa zara bakarka. Orain taldeagaz azaltzen bazara be. Bakarrik ala taldeka sentiduten zara hobeto?

Nahiz eta bakarlari bezela atara diskoa, taldekide onak ditut, musikari bikainak dira Antton Goikoetxea gitarristea eta Asier Renteria bateria baina musikariak bakarrik ez, jente piloa dago lanean eta beraz sentiduten dot proiektua danona dala.

2.- Antton Goikoetxea gitarristea eta Asier Renteria bateria dagoz diskoan eta Jon Agirrezabalaga be ez dogu ahaztuko. Zenbateko garrantzia emoten deutsazu produkzinoari?

Handia. Produkzinoak emoten deutso nortasuna abesti bati eta horretan Zabala da onena. Aukera garrantzitsua da ze norabide hartu kantu bakotxagaz eta gainera, disko batek izan behar dauen balantzea eta koherentziari eustea ez da bape erraza. Antton eta Asier-egaz dana errazten da. Oso gustu ona dabe eta abestiak apaintzeko doe berezia.

3.- Bakarka ikusiko zaitugu barriro?

Kontzertuetan espero dot gitxitan agertzea bakarrik. Nahiago dot taldean jo, sonoridade eta familia sensazino horreekandik. Halan da be, noizbehinka beharrezkoa da kontzertu edo aktuazino puntualagoak egitea modu intimoan, gitarrea eta ahotsa erabiliz, norberak bere buruari kontra egiteko modu polita da.

4.- Misty, Caravan eta Maitia ezagutzen doguz, baita Lo (ft. Valdivia), Parece (ft. Amorante) eta The Sun (ft. Liam). Zelan sortu jatzun aukerea horrekaz kolaboretako? Zein da bakotxaren ekarpena?

Liam-en kasuan abestiaren hizkuntzeak eragin eban Liam izatea kolaboratzailea. Danak dira hurrekoak eta abesti bakotxak argi erakutsi eustan beste baten beharra non egoan. Oso oso pozik nago egin daben lanaz eta sentiduten dot gehienbat errespetu osoz landu dabela euren zatia eta alkarlan oso sanoan landu dirala kantuen sorkuntza prozesuak.

Ganerakoan, Lo — Valdivia abeslari madrildarragaz batera— beat zorrotz progresibo bihurtzen da eta Parece erritmo zurrun eta frenetikoan lehertzen da. 

5.- Maitia 2021-ko zezeilean idatzi zenduan Buenos Aires-tik bueltan, hegazkinean. Inspirazinoa edonon agertzen jatzu?

Ez dakizu ze momentutan etorriko dan inspirazioa eta niri normalean ez jat etorten lanean nabilen momentuan. Denporea geratzen danean, hegazkin batean adibidez, orduan etorten jat esan nahi nebana zer dan eta zelan esan nahi dodan.

6.- Diskoko kantuak lasaiak dira, apropos sortu dozuz holan?

Uste dot disko anitza dala. Badagoz kapa gitxiko kantu intimistak baina baita dana beteten daben post-rock inguruko abestiak be.

7.- Bilbon, El Tigre Studios-en grabau zenduen diskoa 2022. urtean. Zelako esperientzia izan zan? Kolaboratzaileak kantautakoak eta zelan bideratu dozuez?

Prozesua oso luzea izan zan egia esan. Gogoratzen dot grabetako unea baino egun bi lehenago ez nebala azken kantua amaituta. Horretan Jon oso eskuzabala da eta ez dau perfekzinoa eskatzen kantu bat grabetako. Idea batek ekarten dau beste guztia eta disko honegaz holan izan da guztiz.

8.- Kantuak, euskeraz, ingelesez eta gaztelaniaz dira. Zeinetan zabiz gustorago?

Euskeraz eta gaztelaniaz nabil gustora. Ingelesez ez dot normalean kantetan baina jolas edo olgeta moduan egin neban The Sun kantuko estribilloa edo leloa eta horretan itxi neban.

9.- Disko aurkezteko lehenengo kontzertua Bilbon izango da zemendiaren 2an eta aurrerago etorriko dira beste batzuk. Kontzertuotan agertuko ete da kolaboratzailerik?

Bai, kontzertuetan agertuko dira kolaboratzaileak baina ez deutsut aurreratuko nortzuk izango diran [Barreka].  Sorpresak be politak izaten dira eta zemendiaren 2an Kafe Antzokian izango dirala esan neike...

10.- Madrilen eta Bartzelona be emongo dozuz kontzertuak. Atzerrian?

Oraingoz lehen kontzertuak Bilbo (Zemendiak 2), Donostia (Zemendiak 4), Madril (Zemendiak 23), Bartzelona (Zemendiak 30), Lazkao (Abenduak 1), Durango (Durangoko Azokan, abenduaren 6rik 10era) eta Gasteiz (Abenduak 14) izango dira. Gura izan ezkero, erosi sarrerak hemen.

Bihar-etzi zer jazoko dan ez dakit baina polita izango litzateke kanpoan be kantau ahal izatea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu