Gaur, zemendiak 3, emongo ditue Durango Sariak
2023-11-03 08:10 KultureaEpaimahaiak DRT, Deniba Konare, Kriskitin, Nerea Mujika, JAED eta Kortabitarte anaiak saritzea erabagi dau.
Durangoko Udalak Durango Sarien bigarren edizinoko sariak emongo ditu San Agustin Kulturgunean.
Prozesua garagarrilean hasi zan, Durangoko bizilagunek hautagaitzak aurkeztu ahal izateko prozesu parte-hartzailea edegi zanean. Irailaren amaieran, jasotako 27 proposamenetatik epaimahaiak edizino honetako sariak honako honeei emotea erabagi eban:
Durango Kirol Elkartea: Durango Rugby Taldea.
Kirolaria: Deniba Konare judokea.
Durangoko Kultur Elkartea: Kriskitin dantza Taldea.
Kultura-arloko persona esanguratsua: Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko burua.
Gizarte-arloko alkartea: JAED.
Sari berezia: Kortabitarte anaiak.
Aldi berean, iraileko azken astean beste prozesu parte-hartzaile bat edegi zan eta hor herritarrek 6 hautagairen artean (Jone Aizpurua, June Arbeo, Pedro Mari Garita, Oiane Azkonizaga, Juanan Aroma, Kriskitin Dantza Taldea) botoa emoteko aukerea izan eben. Danetara, 329 boto emon ziran.
Irabazleak:
Kultura Arloa (herri-saria): Juan Antoni Aroma, txistularia.
Kirol-arloa (herri-saria): Jone Aizpurua, triatletea. Ekitaldira joateko gonbidapenak 26tik aurrera jaso ahal izango dira Durangoko Arte eta Historia Museoan, edukierea bete arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!