Astola aldizkariak inoizko azterlan gehien jaso ditu 17. zenbakian

Bizkaie! 2023-10-26 10:00   Kulturea

Hamabi artikulu eta alkarrizketa bat.



Durangaldeko historia, ondarea eta kultura gaiak argitaratzen dituan urtekariaren 17. zenbakia daborduko eskualdeko ohiko saltokietan eskuragarri dago. Prezioa 5 eurokoa da.

Durangaldeko ondarea ezagutzera emoteko helburuari eutsiz, Gerediaga Elkarteak Astola aldizkaria argitaratzen dau urtero. Durangaldeko ikerlariek egindako azterlanei zabalkundea emonez eta bestetik, Durangaldeari eragiten deutsen gaien gaineko lanak argitaratzen ditue, arlo ezbardinetako profesional eta adituen kolaborazinoari esker.

Urriaren 27an, Durangoko udaletxe plazan, 17. zenbakiko ikerlanetako baten, Durangoko udaletxeko fatxadako margolanen historia azaltzen dau Ana Celia Ormaetxea musika irakasleak. Historia hori azaltzeko, barikuan, 20:00etan, udaletxe plazan ilunetan jarri eta udaletxea argiztatzen joango gara apurka apurka, eurei buruzko historia kontetan dogun bitartean.

ikerlanetako bati lotuta aurkezpen berezia izango da iluntzeko 20:00etan. Durangoko udaletxeko fatxadako margo musikalak entzun eta ikusi ahal izango dira.

Honeek dira 17. zenbakian landutako gaiak eta egileak:

- Garavilla fabrika Otxandion – Xixili Bengoetxea Llona: Gerediaga Elkarteak Durangoko Amankomunazgoaren babesari esker bigarrenez 2023an egindako Ikerlari Gazteen Bekea irabazi dauen lana. Otxandion 1950eko hamarkadearen erdialdean izan zan arrain konserba industria eta emakume langileen lana aztertu dau.

- Los pozos de lino en Elorrio – Aitziber Gonzalez García.

- Gerediaga Elkartearen dokumentategia – Izaskun Ellakuriga Bustinza.

- Durangaldeko saguzarren behin-behineko inbentarioa – Gabako Elkartea.

- Durangaldean Badira – Ainhoa Zabarte Narbaiza.

Alkarrizketea: Izaro Andres Zelaieta – Aritz Maldonado.

- Pinturas musicales – Ana Celia Ormaetxea.

- La cueva de Atxuri I – Aitor Montero Igartua.

- Auzo ikastolak Durangaldean – Iñaki Goiogana Mendiguren.

- Apuntes sobre la cárcel de Astola – Jon Irazabal Agirre.

- Euskara eta literatura Durangaldean – Xabier Boveda, Maite Arrizabalaga, Joseba Sarrionandia eta enparauak.

- El Plan Martí – Ángel Zurita Laguna.

Saltokiak

Atxondo (Amillena), Abadiño (Petite eta Zelaietako estankoa), Berriz (Etxebarria estankoa), Durango (Etxebarria, Urrike, Hitz, Arteka, Ikerfer, Gozo Txori, Marpa, Durangoko Museoan), Elorrio (Txokolat) eta Iurreta (Iurretakopi).

Gerediaga Elkartearen bulegoan:
Larrasoloeta, 3 48200

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu