Bizenta Mogel Liburutegiak saria irabazi dau liburutegien kategorian
2023-10-26 07:57 KultureaErakunde, gizarte, hezkuntza, enpresa, literatura eta euskerearen sustapenerako erakundeen lana saritzea da asmoa.
Durangoko Bizenta Mogel Liburutegiak Erraza Sariak ospetsuetan saria jaso dau Euskadiko Irakurketa Errazaren Bibliotekearen kategorian.
Erraza Sariak 2023 sariak erakunde, gizarte, hezkuntza, enpresa, literatura eta euskerearen sustapenerako erakundeen lana saritzen dabe.
Azkuna Zentroko Mediatekan egindako ekitaldira Arantza Barrenetxea zinegotzia eta Esti Albizu Bibliotekako arduraduna joan ziran eta saria Sara Moreno Euskadiko irakurketa errazeko programearen dinamizatzailearen eskutik jaso eben. Kategoria horretan Arabako Foru Aldundiko Ignacio Aldekoa Kultur Etxea eta Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxea izan ziran beste hautagaiak.
Lurraldean Irakurketa Errazaren kontzeptua ezartzeko eta garatzeko hamar urteko ibilbidea egin ondoren, urte honeetan zehar alor horretan ekimenak jorratu dituen era guztietako erakundeen eta norbanakoen lana autortu nahi izan da.
Erraza Sariak 2023 sarietarako hiru erakunde edo ekimen egozan izentauta hamar kategorietako bakotxeko.
Sarituak, besteak beste, ondokoak izan dira: Durangoko Liburutegiagaz batera, Apdema (Araba), Lantegi Batuak, Otxarkoaga Ikastetxea, Bilboko Udala, Bagera Elkartea, Iurretako Bibliotekea,Koldo Mitxelena Kulturgunea, Gaumin Argitaletxea, Fernando Morillo eta Ana Clara Luque eta Jaione Elkoro.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!