2023/10/30 .

Bilboko Rekalde Aretoan. | Erakusketak

'Zinemarako arkitekturak Bilbon'

.


Begoña de Ibarra, Bernardo García de la Torre eta Asier Benavides.


Bizkaiko Foru Aldundiko erakusketa aretoan Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoaren Bizkaiko ordezkaritzeak produzidutako erakusketea dago. Komisarioa Bernardo García de la Torre arkitektoa da.

Panelek eta maketek Bilboko zinema-aretoetako arkitekturak erakusten ditue. Erakusketan Bilbon zinemarako erabilten ziran eta gaur egun desagertutakio eraikinen ikuspegi osoa eskaintzen da.

2024ko urtarrilaren 27ra arte jentearentzat zabalik egongo da, bitartekotzako eta didaktikako jarduera osogarriakaz batera, besteak beste, bisita komentatuak, topaketak komisarioagaz eta tailerrak familian.

Jarduera horreek guztiak doban dira eta ezinbestekoa da aurretik 944067737 zenbakian edo ondare.aretoa@bizkaia.eus-en izena emotea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu