Shanghaiko Bienalak Itziar Barrio eta Jorge Oteizaren lanak aurkeztuko ditu

Bizkaie! 2023-10-25 13:52   Kulturea

Etxepare Euskal Institutuaren Zabal programearen barruan.

'A Demonthat'. Itziar Barrio | Ikusi handiago | Argazki originala

Jorge Oteiza eta Itziar Barrio euskal artisten hainbat lan izango dira Shanghaiko Biurtekoaren 14. edizinoan, 2024ko zemendiaren 9tik martiaren 31ra, Zabal programearen barruan egindako lanaren ondorioz.

Joan dan garagarrilean Anton Vidokle biurtekoaren komisarioak euskal museoak, artisten estudioak eta beste hainbat espazio bisitau zituan euskal testuinguru artistikoan sartzeko, Etxepare Euskal Institutuak gonbidauta. Euskal sorkuntzearen nazinoarteko zabalkundea helburu dauen Zabal ekimenari esker, euskal artisten obren presentzia egongo da Shanghain.

Edizino honek, Cosmos Cinema izenburupean, unibersoaren funtzionamenduari eta bertan dogun lekuari buruz hausnartzeko espazio-denporea eskainiko deutse bisitariei.

Cosmos Cinema erakusketeak mundu osoko 80 artista baino gehiagoren lanak batuko ditu, XX. mendearen hasieratik gaur egunera artekoak. Shanghaiko Biurtekoa Txinako arte garaikidearen nazinoarteko lehen biurtekoa eta Asiako ekitaldi artistiko garrantzitsuenetakoa da.

Biurtekoak eskaintzen dau kosmosa -antxinakoa eta modernoa- dakar gure une historikoaren alienazino endemikoaren kontra egin ahal izatea; esangura horretan, Shanghaiko 14. Bienalak iradokiko dau kosmosaren ulermena bilatzeak egungo munduak dituan erronka gero eta mardulagoei buruz pentsetako modu konplexuagoak bultzatu leikezala.

Itziar Barrioren lana eta Jorge Oteizaren piezak kontzeptu horretan kokatzen dira: Barriok elementu dokumentalak eta fikzinoko elementu espekulatiboak buztartzen dituan lana dakar, irudi astronomikoaren giza eraikuntza eta ezagutza zientifikoa bideo-instalazino baten bidez erakusteko. Oteizaren lanek, barriz, hutsaren, espazioaren eta metafisikearen inguruan ikertzen dabe.

Kontuak kontu, New Yorken bizi dan Itziar Barrio artista multimediak A Demon that Slips into Your Telcopes while You - Dead Tired and Blocks the Light’ (2020) bideo-instalazinoa erakutsiko dau Shanghaiko Bienalean.

Beste alde batetik, Shanghaiko Bienalak Jorge Oteizaren (1908-2003) bost lan erakutsiko ditu, haren heriotzearen 20. urteurrenean. Aukeraketea hiru eskulturek eta collage bik osotzen dabe eta Altzuzako Jorge Oteiza Fundazino-Museotik dagoeneko abiatu dira Shanghaira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu