Azkuna Zentroak Laguntza Programan parte hartuko daben artistak aurkeratu ditu

Bizkaie! 2023-10-25 08:49   Kulturea

Ehun proposamen baino gehiago jaso ditue.

Aukeratutako bost proiektu artistikoak (Jon Gerediaga, Abel Jaramillo, Gala Knörr, Lorea Burge eta Ane Berganza). 2024ko urtarriletik abendura bitartean jorratukodira Zentroan eta Azkuna Zentroaren laguntzea, aholkularitzea eta bitartekaritzeaz gan, 6.000 euro jasoko ditue proiektuak lantzeko.

Babestu. Sorkuntza Garaikideari Laguntza Programearen helburua sorkuntzea eta zabalkunde artistikoa bultzatzea da, Azkuna Zentroaren programazino-arloakaz lotutako proiektuen aukeraketearen bitartez.

Aukeratutako proiektuak ikus-entzunezko zein zuzeneko arteakaz, zinemeagaz eta literatureagaz lotuta daude, baita hezkuntzearen eta bitartekaritzearen arloakaz be badabe zerikusia.

Kontuak kontu, Azkuna Zentroaren helburuetako bat da lan artistikoak babestea, egoitzak esperimentetako, hausnartzeko eta ezagutzeko. Esangura horretan, estrategiaren ardatza da laguntzinoa, konplizidadea eta erreferentzia-leku batean alkarregazko itzulerea, beste proposamen artistiko batzuen aurreko hartu-emonak eta proiektuaren zabalkundea eskainiz.

Kultur etxe legez dauen eginkizunetako bat iraupen luzeko laguntzak garatzea da, testuinguruan ernamuindu eta aberastu daitekezan hazi lez eta komunidade artistikoaren, kultura-eragile aktiboen eta gizartearen arteko bitartekaritzea egitea. Esangura horretan, Azkuna Zentroak sormena eta sortzaileak bultzatzeko ekimenak bereziak dira eta horreek guztiak programazinoagaz lotutako proiektuak dira, eta beti dabe zati publiko bat, egindako obrearen bidez edo sormen-prozesuen bidez.

Zentroa espazio dinamikoa izaten saiatzen da, ikerketarako, sorkuntzarako eta erakusketarako baldintza egokiakaz.

Sorkuntza garaikidea sustatzeko programeak hurreko sormen-sarea nazinoarteko kultura-ingurune homologagarriakaz lotzea be sustatzen du, trukeak, hartu-emonak eta lankidetza iraunkorrak eta alkarregazkoak bilatuz.

Egun, Azkuna Zentroa sorkuntzari laguntzeko zazpi programa bultzatzen ditu eta horreen bidez, aurten eta datorren urtean, ia hogeita hamar bat proiektu aktibauko dira programazino-lerroakaz lotuta.

Martxan dagozan programak:

 Babestu. Sorkuntza Garaikideari Laguntzeko Programea.
 Nazinoarteko egoitza gurutzatuak.
 Komikigintzan Nazinoarteko Egoitzea

Gonbidapena

 Kolektibo egoiliarrak.
 Azkuna Zentroaren AZkideak.
 Azkuna Zentroaren ikertzaile AZkidea.
 Lanean. Sormen-prozesuetarako laguntza.
 BAT Espazioa. Erakusketa-proiektuak prozesuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu