Martxan da Baionako Jaiei buruzko II. Literatura Lehiaketea
2023-10-24 08:24 KultureaIdea oso sinplea da: Baionako jaiei literatura ohiturea eskaintzea.
Zabalik dago Baionako jaiei buruzko Literatura Lehiaketearen bigarren edizinoa, Pierre Casamitjana eta Gorka Roblesek sortutako Le basque et la plume alkartearen eskutik.
Antoine de Saint Exupéry idazleak berak inoan: Nahi baduzue zuen zibilizazioa ezagutu dezadan, kontatuidazue zuen jaiak nolakoak diren.
Baionako jai txuri eta gorriak Euskal Herrian ospatzen dan ekitaldi handienetakoa da, bere argi eta itzalakaz. Une bakarrak, milaka giro bat bestearen ondoan, gomuta ahaztezinak…
Literaturearen bidez, Ernest Hemingway idazleak ospe handia emon eutson Iruñari, Baionaren uri senideari. Orain, urrats bat gehiago emon behar dala uste dabe Le basque et la plume alkarteko kideek.
Aurten, frantsesezko 246 testuren artean onenak hautatu eta argitaratu ditue, gauza bera euskerazko hamabost testugaz.
Askatasun osoa emoten jake parte-hartzaileei. 15 000 hizki edo letra dituen olerkiak, testuak, ipuinak eta mueta guztietako testuak idatzi leikiez.
Frantsesa eta euskeraz gan, aurten lehen aldiz gaskoierea be erabili ahal izango da.
Mugarriak
Idazlanak 2024ko zezeilaren 11a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Martiaren 12an epaimahai kideek aurkeztutako lanen aurre selekzinoa egingo dabe.
Epaimahaikideak apirilaren 5ean batuko dira.
Sarituen izenak garagarrilaren 5ean jakinarazoko dira. Egun berean aurkeztuko diran hiru liburutan agertuko dira sarituen idazlanak.
Zehetasunak eta izen-emoteak
- Epaimahaikideak : Itxaro Borda, Patxi Garat, Gorka Bereziartua, Luzien Etxezaharreta eta Idoia Rodriguez.
concours2024@lebasqueetlaplume.art
Le Basque et la plume
Boite Postale 8384
64 100 Baiona Cedex
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!