2023/10/24 .

Gernika-Lumoko Udal Liburutegian.

Liburutegien Nazinoarteko Eguna 2023

.

Urriaren 24an Liburutegien Eguna ospatzen danez, ekimen berezia martxan jarteko aprobetxau dogu, Liburutegia Etxera; esangura horretan, urritik aurrera Gernika-Lumoko Udal Liburutegian ekimen hau martxan jarriko dabe. Zerbitzu hau liburutegira hurreratzeko arazoak dituen mobikortasun urriko personei zuzenduta dago. Ekimen honen bidez, irakurketea eskuratzeko erraztasunak emon nahi jakez mobikortasunn murriztua daben herritarrei, irakurteko inork oztoporik izan ez daian, bat egiten dogularik Liburutegien Nazinoarteko Egunaren goiburuagaz, hau da, Komunidadeak ehuntzen.

Nork erabili leike zerbitzu hau?

Hiru baldintza honeek bete behar dira:

- Gernika-Lumon bizitea.

- Mobikortasun murriztua izatea.

- Euskadiko liburutegiko bazkide txartela izatea.

Zelan erabili daiteke zerbitzua?

- Gernika-Lumoko Liburutegiko telefonora deituz: 944 650 031

- WhatsApp bidez: 630071681

- Posta elektronikoaren bidez: liburutegia@gernika-lumo.eus

Zerbitzua erabilteko beste baldintza batzuk:

Liburu banaketea astelehen eta martitzen goizetan egingo da.

Gehienez, hiru liburu eskatu ahalko dira eta mailegu-epea 21 egunekoa izango da.

Mailegu-aldia amaitzen danean, irakurleagaz adostuta, materiala etxean jasoko da eta, eskatu badau, liburu barriak eroango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu