'Kulturartekotasuna. Elkarrekin pentsa dezagun'

Bizkaie! 2023-10-23 13:33   Kulturea

Bilbon, BBK Kunan, goizeko 9:00etan hasita.

Hizkuntza eta kultura askotako personak bizi gara alkarregaz, kultura aniztasuna begien bistakoa da: Zelan lortu geinke euskerea kulturen arteko zubi izatea?

Goiz osoko jardunaldiak zati bi izango ditu: Testuingurua zehazteko berbaldi teorikoa eta hiru esperientzia edo adibide praktiko, arlo askotan preminak zeintzuk diran zabaltzeko eta lehentasunak non jarri behar diran eztabaidatzeko.

Asmoa da bakotxak bere hizkuntzea eta kultureari eustea ondokoarena zapaldu barik.

Kulturartekotasuna. Elkarrekin pentsa dezagun 

Bilbon, BBK Kunan, goizeko 9:00etan hasita.

- Kulturartekotasuna orain eta hemen. Hizlaria: Amelia Barquín.

- Hiru esperientziaren barri. Rocío Luces (Egizu).

- Kulturartekotasuna lantzen. Hizlaria: Quinndy Akeju.

- La nación africana. Hizlaria: Yórùbá.

- Auzoko hizkuntz aniztasuna. Hizlaria: Onintza Olaizola (Euskaltzaleen Topagunekoa).

Kultureak adierazpen asko ditu: hizkuntzea, mundua ulertzeko modua, bizitzako arlo guztiak... Horrezaz gan, identidadea eta nortasuna eregiteko bidea da, komunidade bateko kide sentiduteko gogoa.

Parte-hartzaileak era askotakoak dira: Euskera teknikariak eta irakasleak, administrazinoan beste arlo batzuetan ardurak dituenak, beste herri batzuetako komunidadeetako alkarteak, gizarte arloko kolektibo eta erakundeetako ordezkariak...

Egitasmo honek ondoko erakundeen babesa jaso dau: BBK Fundazinoa, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzea.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu