Clara Campoamor protagonista dauen murala inaugurau dabe Bilbon, Zorrotzan
2023-10-20 09:08 KultureaEva Mena muralgileak egin dau artelana.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Clara Campoamor abokatu eta idazle feministeari eskainitako mural bat inaugurau dau Bilboko Zorrotzako auzoan, idazlearen izena dauen kalean. Ekitaldi horretan, alkateagaz batera, obraz arduratu dan Eva Mena artistea eta esku-hartze artistikoa proposatu dauen Juan Carlos Rodríguez auzotarra izan dira. Gainera, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziak, Kontxi Claver Berdintasun Saileko zinegotziak eta Marta Ajuria Barrutiko buru eta Ogasun zinegotziak be hartu dabe parte bisitan, beste zinegotzi batzuen artean.
Murala herritarren ekimen baten emoitzea da, izan be, ekimen hori aurtengo Parte-hartze Bidezko Aurrekontuen prozesuaren barruan hautatu zan. Juan Carlos Rodriguezek proponidue eban omenaldia emakumeen eskubideen defendatzaile horren izena dauen kalean bertan egitea eta, gainera, berak aukeratu eban zer lekutan jarri horma-irudia.
Artelan estreinau berri horretara egindako bisitan, Juan Mari Aburto alkateak sufragista eta politikari horren legatua gogorarazo dau: Barriro be omenaldia egiten deutsagu Clara Campoamor andreari. 2017an, kale hau inaugurau genduaen eta, orain, herritarren parte-hartzeari esker, barriro gogoratzen dogu dugu. Haren garairako emakume aurreratua izan zan eta haren burrukeak eta ausardiak gizonen eta emakumeen arteko benetako bardintasunerako bidea edegi eben. Garrantzitsua da belaunaldi barriek oso gogoan izatea zelako lana egin eben Clara Campoamor lako personek, zelako burrukak emakumeen eskubideen eta feminismoaren alde.
Clara Campoamor Rodríguez (Madril, 1888 - Lausana, 1972)
Politikaria eta militantzia feministan aitzindaria izan zan. Estaduko feminismoaren amatzat jartzen da, emakumeen eskubide-bardintasunaren alde egin eban eta, gainera, emakumeen boto-eskubidearen defendatzaile sutsua izan zan. 1931ko irailean, Espainiako Parlamentuko lehenengo diputadu emakumezkoa bihurtu zan.
Eva Mena
Muralaren egilea da. Arte Ederretan lizentziaduna da eta grafitia pintetan hasi zan 1996an. Artista urbanotzat joten dau bere burua eta muralak ditu Marokon, Brasilen, Palestinan, Frantzian, Egipton, Erresuma Batuan edo Norvegian. Menaren lanaren zati batean emakume aktibistak eta feministak hartu ditu ardatz, asko baloretan baititu emakume horreen burruka eta mezua, erabilten baititu emakumeen beharrezko ikusgaitasunaren sinbolo gisa erretratetako. Sarritan, berbaldiak, ikastaroak, grafiti-tailerrak eta antzeko ekitaldiak emoten ditu eta horreetan be sano gustora dabil.
Muralaren ondoan, QR kodeak jarri dira, eta horreen bidez Clara Campoamorren bizitzea kontau eta haren lanari buruzko azalpenak emoten dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!