Deep Purple, BBK Bilbao Music Legends jaialdiaren lehen konfirmazinoen artean
2023-10-19 12:21 Musikea2024ko bagilaren 14an eta 15an izango da.
BBK-k eta Bilboko Udalak babestua eta Dekker Events-ek atondua bagilean izango da Bilbao Arenan. Deep Purple taldea da BBK Bilbao Music Legends Fest-ek baieztatu dauen lehen kartelburua. Hard rockaren aitzindari eta inoizko banda onenetako bat, 150 miloe disko baino gehiago saldu eta mundu osoko estadioak bete ditue, beraz, ez da harritzekoa Planet Rock britainiar irratiak historiako 5. talderik garrantzitsuena izentau izana.
Britainiarregaz batera, Canned Heat taldea izango da, 1965ean Los Angelesen sortutako blues-rock/boogie talde ospetsua. Horrezaz gan, The Sreamin' Cheetah Wheelies eta Susan Santos izango dira Bilbon.
BBK Bilbao Music Legends Bilbao Arenan egingo da, 2024ko bagilaren 14an eta 15ean. Sartzea doban izango da 14 urtetara arte (baita edade horretakoentzat be), eta giroa belaunaldi askorentzat egokia izatea da helburua. Aire zabaleko eremuan, barriz, aukera gastronomiko ugari egongo dira, tokiko eskaintza eta guzti.
Sarrerei jagokenez, salgai dagoz Kutxabank-en eta jaialdiaren webgune ofizialean, 80 eurora.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!