Jokin Zaitegi Saria, Literatura Nobel Sariak euskeratzeko bekea, martxan
2023-10-19 08:19 KultureaJon Fosse idazlearen Trilogien nobelea itzultzea da erronkea.
Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzagaz, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta harek literatura unibersala euskeratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketea atontzen dabe, urteko Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzultzeko erabiliko dana.
Aurten, Jon Fosse idazle norvegiarrari emon deutse Nobel Saria, halanda ze, idazle horren Triologien nobelea (hiru nobela laburrez osotua) itzularazoko da. Edonork parte hartu leike lehiaketan.
Santi León, Gema López Las Heras eta Juan Mari Mendizabal izango dira epaimahaiak eta jasotako itzulpenak aztertu ondoren, 2024ko urtarrila baino lehen izentauko dabe irabazlea. Aztertutako lanek kalidaderik ez balebe, ez da saririk emongo.
Irabazleak 4000 euroko saria irabaziko dau; erdia, jakinarazpena egitean jasoko dau eta beste erdia, lana entregau ostean.
Atontzaileek proponidutako lagina euskeratu beharko da, eta egindako lana AED Alkartera bialdu, aed@aedelkartea.eus hain zuzen be. Dokumentu bi bialdu beharko dira mezuan, itzulpena, ezizen bategaz sinatua, baita itzultzailearen datuak be.
Lanak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31ko gauerdian amaituko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!