'Menperakatxak: Emakume zinemagileen genealogia bat'

Bizkaie! 2023-10-19 07:54   Kulturea

Urriaren 16tik 31ra egongo da zabalik erakusketea.



Zinemakumeak gara! - Emakumeek zuzendutako filmak erakundeak dakarren erakusketea Bilboko Metro Bilbaoko Indautxu geltokian (Urquijo urtekerea) 9 panel jarri ditu ikusgai, Alice Guy zuzendari frantziarraren jaiotzearen 150. urteurrena ospatzeko. Hori dala eta, urriaren 16tik 31ra bitartean, Indautxuko geltokiak Menderakaxtzak: Emakume zinemagileren genealogia bat erakusketea hartuko dau, Zinemakumeak gara! alkarteak atonduta, BBK Fundazioaren babesari esker eta Metro Bilbaoren laguntzeagaz.

Sinistarazo deuskuenaren kontra, historiografia kanonikoak eragindako isiltasuna eta ahanzturea kontuan hartuta, emakumeen presentzia ez zan apartekoa zinema-industriaren jatorrian eta horren frogea da Alice Guy bera, bertatik eta bere irudi filmiko berezkoetatik XX. eta XXI. mendeko momentu ezbardinetan gaur egun be aitatzen deuskuezan arazoetan sakondu eben emakume zinemagileen genealogia plazaratu geinke. Antzezpen honen bidez, jenteak aparteko emakume horreek eta hareen karrerak ezagutzea eta balioa emotea lortu nahi dogu. Hautatutako zinemagileen artean, honako honeek dagoz: Germaine Dulac, Maya Deren, Ida Lupino, VÄ›ra Chytilová, Chantal Akerman, Agnès Varda eta Karyn Kusama.

Menderakatxak: Emakume zinemagileen genealogia bat Zinemakumeak gara! kolektiboaren 28. edizinoko jardueren programearen barruan kokatzen da. Egutegian 9 film luzeren proiekzinoa sartzen da, Cannes, Locarno, Seminci, Berlin eta Donostiako Zinemaldia lako jaialdi ospetsuetan parte hartu dabenak, baita 7 film labur, tailerrak, zuzendariakaz topaketak, mahai-inguruak eta Simone de Beauvoir 2023 Saria Sílvia Munt aktore eta zinema, antzerki eta telebista zuzendariari emotea be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu