2023/10/19 09:30
Bilbon, Burtsa eraikinean - John Jauregian (Pelota kalea, 10). | Jardunaldiak'Kultur kudeaketa ekoizpen guneetan: jarduteko modu feministen arrastoan'
Sinposio honen helburua kultur politika feministak diseinau eta irudikatzeko gakoetan sakontzea da. Horretarako, produkzino guneak aztertuko dira. Askotariko produkzino guneetako eragileak barriketan jarri nahi ditugu, gauzatzen dabizen eta gauzatu nahi dituen kudeaketa modu kolektiboagoak, kolaboratiboagoak eta feministagoak zelakoak diran ezagutzeko, eta esperientzia metatu horretatik kultur eskubideak jorratzeko zelako bidea egin behar dan argiago izateko, beti be kultur politika feministak iparrorratz hartuta.
Informazio gehiago hemen.
Egitaraua
09:30 Edegiera instituzionala.
09:45 Gaia: Emakumeak erakusketetan: Artearen sistemak eregiten dituan baztertze egiturak. Hizlaria: Haizea Barcenilla (Euskal Herriko Unibersidadea).
10:45 Esperientzia praktikoak: Sorkuntza guneak. Hizlariak: Amaia Gabilondo. Garaion eta Xabier Gantzarain. Dinamoa
11:45 Atsedenaldia.
12:15 Esperientzia praktikoak: Bitartekaritza guneak. Hizlariak: Gotzon Barandiaran. Sormene eta Sandra Amutxastegi. Sarean
13:15 Esperientzia praktikoak: Argitalpengintzea. Hizlariak: Lorea Agirre. Eskafandra-Jakin eta Elkar argitaletxea + Nerea Fillat. Katakrak
14:00 Ondorioak eta amaierea: Kultur kudeaketa feministearen erronkak etorkizunera begira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!