2023/11/07 - 2024/02/04
Bilboko Guggenheim Museoan. | Erakusketak'Gego. Infinitua neurtzen'
XX. mendearen bigarren erdian Latinoamerikako eszenak emon eban artistarik esanguratsuenetako bat da Gego, eta bide zeharo petsonala —kategorizazinorik onartzen ez dauena— urratu eban bere ibilbide artistikoan.
Erakusketea maila kronologikoan eta gaika atonduta dago, eta Gegok forma organikoen, egitura linealen eta abstrakzino modularren bidez egin zituan ekarpen formalak eta kontzeptualak aztertzen ditu.
Kontuak kontu, 150 eskultura, marrazki, grabatu, ehun, argitalpen eta argazkiren bitartez, erakusketeak Latinoamerikako hainbat testuinguru artistiko batzen ditu, Gegok bere ibilbide luzean zeharkatu izan dituanak, eta artearen mobimentu jakin batzuekaz —tartean abstrakzino geometrikoa eta arte zinetikoa— izan dituan alkarguneak eta hausturak be arakatzen ditu.
Guggenheim Bilbao Museoak Gego. Infinitua neurtzen erakusketea aurkeztu dau. Atzera begirako horrek Gego izenez be ezaguna dan Gertrud Goldschmidt (Hanburgo, 1912–Caracas, 1994) artista germaniar-venezuelarraren lanaren ikuspegi integratzailea eta abstrakzinoaren lengoaiaz eban ikuspegi berezia eskaintzen ditu.
Komisarioa: Geaninne Gutiérrez-Guimarães.
Babeslea: Seguros Bilbao. Laster Occident
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!