'Los que bailaban' lanaren Euskadiko estreinaldia urriaren 27an
2023-10-18 09:50 KultureaAmaya Galeote koreografoak sortutako eta Zentro Dramatiko Nazionalak koproduzidutako lana da.
Amaya Galeote koreografoak sortutako eta Zentro Dramatiko Nazionalak koproduzidutako lan hori antzerkiaren, dokumentalaren eta jantza herrikoien arteko nahasketea da eta jantzan dabizen bitartean maitemintzen ziran belaunaldiak irudikatzen ditu.
Urriaren 27an Bilboko BBK Salan egingo dabe Los que bailaban lanaren, Euskadiko estreinaldia. Guateke-antzerkiko ikuskizun izentautako muntaketa berezia martxan jarri ahal izateko, beharrezkoa izango da besaulkien ohiko eremua hutsitzea, izan be, antzezpena patioan bertan egingo da eta, horretarako, garai bateko jantza-pistearen antza hartuko dau eta haren inguruan jesarriko da ikusleen talde txiki bat. Los que bailaban lana Amaya Galeote koreografo madrildarrak sortu eta zuzendu dau eta antzerki-lanaren, dokumentalaren eta jantza herrikoi baten arteko nahasketea da. 70 eta 80 urte arteko partikular anonimoek dituen beren gaztaroko gomutak oinarri hartuta, jantzan ebizan bitartean hartu-emonak izaten zituen eta maitemintzen ziran belaunaldiak irudikatzen ditu.
BBK Salaren antzerki-programazinoaren hurrengo hitzordua aste bi aurrerago izango da, zemendiaren 10ean, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi lanagaz:
Euskerazko komedia garratz horrek arrakasta handia izan dau eta urte bi daroaz herririk herri. Dagoeneko berrogeita hamar emonaldi baino gehiago eskaini ditue Euskadi osoan. Kamikaz Kolektiboa eta Ttak Teatroa konpainia gipuzkoarrek koproduzidu dabe eta merienda baten inguruan beren buruez berbetan dabizen hiru emakume dira protagonistak. Lanak Donostia Antzerki Saria irabazi eban 2023an eta epaimahaiak indarrez, umorez eta irudimenez betetako eszeneratzea nabarmendu eban. Horrezaz gan, aldi berean emonaldiaren sortzaileak eta zuzendariak diranen (Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias) hizkuntza-kalidade eta antzezleen konplizidade handia azpimarratu zituen saria emoteko garaian.
Los que bailaban eta Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi lanetarako sarrerak dagoeneko salgai dagoz leihatilan eta BBK Salaren webgunean (12 € azken prezioa).
Antzezlan horreen ostean, bien Desmuntaiak (emonaldiaren ondoren ikusleen eta konpainiaren artean egiten diran barriketaldiak) egongo dira. Saio labur horreek arte eszenikoakaz lotutako profesionalek dinamizetan ditue eta agertoki gainean ikusitakoaren inguruko gogoetak konpartiduteko helburua dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!