PPPP*Play
2023-10-18 08:28 Kulturea2024ko bagilaren 6tik 30era egingo da GetxoPhoto.
Jaialdiak bere nazioarteko zazpigarren Open Call zabaldu eta hurrengo edizioaren gaia ere iragarri du: Play
Zabalik daborduko Nazinoarteko 7. Open Call
Gextophotok mundu osoko artista bisualak eta argazkilariak gonbidatzen ditu bere hamazortzigarren edizinoaren gaiari buruzko euren lanak konpartidu deiezan: Play da 2024rako aukeratutako gaia. Atontzaileek sortzaileak, argazkigintzea, bideoa, instalazinoa, performancea, arte digitala zein ikusizko beste edozein adierazpidez landutako proposamenak eskatu ditue.
Epaimahaikideak izango dira Irene de Mendoza (Foto Colectaniako zuzendari artistikoa, Bartzelona), María Ptqk (komisario independentea eta Getxophotoko komisarioa, Bilbo), Ana Casas Broda (Hydra argazki-plataforma independenteko zuzendarikidea, Mexiko Uria) eta Arianna Rinaldo (komisario independentea, argazki-aholkularia eta editore grafikoa, Milan). Jasotako lanen artean 3 proiektu irabazle aukeratuko ditue, Jaialdiaren hurrengo edizioan erakutsiak izango diranak.
Igaz, deialdiak harrera bikaina izan eban nazinoartean, izan be, 53 herrialdetako artisten 500 proiektu jaso zituen. Izena emoteko epea 2023ko zemendiaren 20an amaituko da. Informazino guztia hemen. Jaialdiaren webgunean dago: https://www.getxophoto.com/eu/2024ko-edizioa/open-call
PPPP*Play
Getxophotok urtero gai unibersalak eta interes orokorrekoak jorratzen ditu. Erakusketa eta instalazino ez-konbentzionalen, alkarrizketen, proiekzinoen eta bestelako jardueren bidez, gogoeta gaiak mahaigaineratzen dira. Getxophotoren 18. edizinoan olgetak eta olgeteak gizartean beteten daben rola aztertuko dira.
Maria Ptqk Getxophotoko komisarioaren eretxiz: Ez dago olgetea baino gauza serioagorik. Umezaroan, olgetea askatasunaren sinonimoa da, helduen boteretik kanpo dagoan fantasiazko mundu bat eta hor dana da posible eta errealidadea etenda geratzen da. Legerik bakoko mundua. Baina olgetan be ikasten dogu arauak errespetetan, kanpotik inponidutakoak, olgeta horretan holan olgetan delako, zein asmetan ditugunak, olgeta horretan be beste era batera olgau daitekelako. Olgetearen bidez, bizikidetzearen oinarrizko arauak ikasten ditugu, taldea egiten eta bakarrik olgetan, galtzen eta irabazten, errespetetan eta negozietan. Etorriko dana probetako erabilten dogun proba-eremu zabala da.
Getxophoto 2024an irudiaren eta argazkigintzaren bidez olgetea ikuspegi horreetatik eta beste askotatik aztertzen dituen proposamenak izango dira ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!