41. Ertibil Bizkaiak bere ibilbideari ekingo deutso
2023-10-17 08:51 KultureaHamazortzi obra erakutsiko ditue Getxon zemendiaren 5era arte.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, Ertibil Bizkaia Ikusizko Arteen erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde Aretoan hasi zan eta, ondoren, Getxo, Sestao, Balmaseda eta Barakaldoko udalerrietan zehar ibiliko da.
Jon Ander García, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal dira Ertibil Bizkaia 2023 erakusketearen deialdi barri honetako artista irabazleak.
Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltariak Bizkaian lan egin eta bizi diran 18 sortzaile barrien lanak erakustsiko ditu Getxoko Punta Begoñako galerietan zemendiaren 5era arte.
Ertibil Bizkaia 2023an saritutako artistak ondokoak dira: Jon Ander García, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal. Horreen ondoan honako honeek dagoz: Imanol Abad Martínez & Imanol Expósito Delgado, Daniel Alegrete, Izaskun Araluzea Itza, Alejandro González Osés, Julene Gregorio Uriarte, Leire Lacunza Miranda, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Claudia Rebeca Lorenzo, Julen Martin Zaballa, Lugha Mathews Bouchard, Estela Miguel, Javier Ozcoidi, Ander Sagastiberri Fernández eta Amaia Santamaria Andres.
1983tik Ertibil Bizkaiaren helburua Bizkaian sormen-lana egiten daben artista barriei laguntzea eta horreen obrak sustatzea da. Begoña de Ibarrak Rekalde Aretoko aurkezpenean zehaztu dauenez, "ERTIBILek Bizkaiko gaitasuna, talentua, artea eta etorkizuna irudikatzen ditu. 41 urteko ibilbideari esker, ERTIBIL erreferente bihurtu da arte bisualen esparruan, sortzaile gazteen espektro artistikoaren alderdi barritzaileena eta sortzaileena hartu dau eta arte garaikidea eskuragarriago egiteko aukerea emon deusku".
Ertibil Bizkaia 2023ko ibilbidea
Getxo eta gero, Sestaoko erakusketa aretoak hartuko dau, zemendiaren 6tik 17ra eta ondoren Balmasedako Horcasitas Jauregira lekualdatuko da, zemendiaren 20tik abenduaren 17ra. Azkenik, Ertibil Bizkaia 2023 Barakaldon amaituko da, udal erakusketa aretoan, abenduaren 18tik 2024ko urtarrilaren 5era.
Ertibil Bizkaia 2023 (artistak):
1. saria
- Jon Ander Garcua (Santurtzi, Bizkaia, 1989).
2. saria
- Maider Aldasoro Diaz (Mexiko, 1992).
3. saria
- Ibai Madariaga Sagastizabal (Mallabia, 1994) & Miel Oyarzabal (Durango, 1994).
- Imanol Abad Martinez (Bilbo, 2000) & Imanol Exposito Delgado (Barakaldo, 2000).
- Daniel Alegrete (Madril, 1993).
- Izaskun Araluzea Itza (Bilbo, 1994).
- Alekandro Gonzalez Oses (Santander, 1990).
- Julene Gregorio Uriarte (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia,1998).
- Leire Lacunza Miranda (Donostia-San Sebastián, 1996).
- Ibon Landa Amutxategi (Gasteiz, 1994).
- Idoia Leache Olagüe (Iruñea, 1999).
- Julen Martin Zaballa (Areta, Laudio, Araba, 2001).
- Lugha Mathews Bouchard (Dublin, 1998).
- Estela Miguel (Villarta, Cuenca, 1992).
- Claudia Rebeca Lorenzo (Logroño, 1988).
- Javier Ozcoidi (Iruñea, 1999).
- Ander Sagastiberri Fernendez (Bilbo, 1988).
- Amaia Santamaria Andres (Bergara, Gipuzkoa, 1992).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!