Arianna Puello musikaria, Bazter Fest jaialdian
2023-10-16 13:37 MusikeaZemendiaren 4an izango da, Bilbokorock Aretoan, arratsaldeko 20:30etatik aurrera.
Bilboko Udalak atondutako Bazter Fest jaialdiak 9. edizioa izango dau zemendiaren 4an, zapatu, 20:30tatik aurrera Bilborock Aretoan.
Urtero lez, eszenatokiaren gainean lehen urrats sendoak emoten hasi diran emakumeak dagoz programazinoan. Halanda ze, aurtengo edizinoan nazinoarteko rap munduko ahots handienetako bat izango da, Ariana Puello musikaria hain zuzen be. Artisteak, Euskadin eskainiko dauen kontzertu bakarra izango da. Ondoren, Naturaleza Suprema talde kolonbiarra egongo da, Europako biran murgilduta dagozenak. Kartela boribeltzeko, Espinelis: Hierbass & M Arta (Euskadi) bikoteak musika-proiektu barria aurkeztuko dau.
La Basu, Euskadiko rap-ean ibilbide luzeena duen ahotsetako bat, izango da ekitaldiaren aurkezlea.
Horrezaz gan, aurten Bazter Festek hip-hoparen 50. urteurrena ospatuko dau. Izan be, 1973ko abuztuaren 11n jaio zan, DJ Kool Herc-ek New Yorkeko Bronxeko 1520ko Sedgwick Avenue atondutako festa baten ondoren. Mende erdi geroago, mundu osoko musikean, artean eta modan eragin handia duen mugimendu globala da.
Sarrerak salgai dagoz www.kulturabarrutik.eus webgunean (8 euro) eta egunean bertan be salduko dira leihatilan, 10 euroko prezioan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!