Bost egunean 49 talde Ahotsenean

Bizkaie! 2023-10-11 09:24   Musikea

Abenduaren 6tik 10era, Durangoko Azokearen barruan.

Erretratua: Txelu Angoitia.. | Ikusi handiago | Argazki originala

58. Durangoko Azokea fantasia izango da eta dagoeneko, Ahotseneak musika aurkezpenen atalaren gaineko informazinoa plazaratu dau. Abenduaren 6tik 10era bitartean, 49 talde igaroko dira Plateruenako oholtzatik. Nabarmentzekoa da, 49 talde horreetatik 17k lehenengo diskoa plazaratuko dabela. Beraz, talde hasibarrien lanak zuzenean ezagutzeko aukerea izango dabe musikazaleek. Sortzaile barriei atea zabalduz, euskal kulturea indartzen jarraitzea da Durangoko Azokearen helburua.

Kulturearen plazea da Durangoko Azokea, sortzaileen lanak ezagutzeko topagunea. Betiko lez, Ahotseneak musika eta literatura aurkezpenak jasoten ditu, euskal musikari eta idazleen erakusleiho bihurtuz. Musikearen arloan, 17 taldeek lehen diskoa kaleratuko dabe Azokan, besteak beste, Akaleia, Eider, Eire, Etxepe, Haira, Haize-arrosa, Ithaka, Kadira, Karma, Ke lepo, Lilo, Mamu, Muare, Nakar, TRB, Txopet eta Zatibi.

Ganerako 32 taldeei jagokenez, estilo ugari jorratuko dira. Horreen artean, Nogen taldearen disko barria, Leihotikan taldearen lan barria edota Amorante eta Ibil Bediren proposamenak nabarmentzen dira. Ondokoak dira oholtza gainean izango diran taldeak: Amorante, Arima, Braulio, EKG, Esanezin, Ezezez, Feline, Ibil Bedi, Intza, Jabi Patxon eta Kofradia Rock, Kemaronte, Konpost, Kuma No Motor, Leihotikan, Lotura, Marlik, Miren eta Roberto Etxebarria, Modus Operandi, Moxal, Murgi, Muzak, Nøgen, Otoi, Postal Kolekzionistak, Rukula, Sara Zozaya, Silitia, Toc, Yogurinha Borova, Xabi San Sebastian, Zeker eta Zukan.

Kontzertu guztiak, streaming bidez ikusi ahal izango dira Durangoko Azokearen webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu