MotoStudent 2023 Nazinoarteko Txapelketarako motoak aurkeztu ditue
2023-10-10 08:30 KultureaHamazazpi ikaslek diseinautakoak dira Alcañizen erabilteko prototipo biak.
Bilboko Ingeniaritza Eskoleak Aragoiko Motorland Zirkuituan, Alcañizen, urriaren 11tik 15era lehiatuko diran moto biak aurkeztu ditu: MotoStudent Petrol – gasolina-motorra – eta MotoStudent Electric – motor elektrikoa – kategorietan parte hartuko dabe. Edizino honetan, mundu osoko 1.000 ikasle inguruk hartuko dabe parte.
MotoStudent Petrol kategorian, ikasleek 250 zentimetro kubiko eta 4 aldiko barruko-errekuntzako motorra muntauko dabe.
Beste alde batetik, MotoStudent Electric-ek, orain hiru edizio gitxi sartu zan kategoriak, % 100eko sistema elektrikoa erabiltea eskatzen deutse parte-hartzaileei. Bilboko Ingeniaritza Eskoleak MostoStudent-en txapelketa guztietan parte hartu dau sortu zanetik eta aurten be hor ibiliko dira gure ordezkariak, elektrizidadea eta errekuntza modalidadeetan parte hartuko baitabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!