'Imanol Oroituz' kontzertua atondu dabe Durangon

Bizkaie! 2023-10-10 08:22   Musikea

Urriaren 15ean, San Agustin Kultur Gunean izango da.

Herria Auzo Alkarteak Imanol Oroituz kontzertua atondu dau. Ia 50 urteko historia duen alkarteko kultur eragile nagusienetariko bat izan zan 70, 80 eta 90. hamarkadetan. Imanol Larzabal kantautorea zazpi aldiz konbidau eben bertara kantetako eta halanda ze, omenaldia egingo deutse, haren figureak alkarteko kide eta auzokoentzat emon ebana gogoratzeko.

Kontzertua, urriak 15an izango da arratsaldeko 19:00retan. Durangoko San Agustin Kultur Gunean egingo da eta 70 minutuko iraupena izango dau. Sarrerak 8 euroan eskuragai dagoz hemen (bazkideak 6 euroan).

Zuzeneko musikeak gitaduko dauen ekitaldi horrek, elementu ugari buztartuko ditu, esaterako, prosea, poesia, jantzea eta bertsoak.

Fitxa artistikoa

- Erika Lagoma, ikuskizunaren gidaria.

- Mikel Nuñez, pianistea.

- Irati Bilbao, ahotsa.

- Ander Ertzilla, saxofoia, oboea eta ahotsa.

- Aritz Luzuriaga, kontrabaxua.

- Aitor Bravo, bateria.

- Unai Iturriaga eta Erika Lagoma, bertsolariak.

- Joseba Sarrionandia eta Harkaitz Cano, idazleak.

- Aritz Lasarguren, jantzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu